Ayuntamiento de Berriozar / Berriozarko Udala

Campaña de sensibilización y prevención en relación al consumo de alcohol y otras drogas. 2018

Heme_2018

Antsoain, Berriobeiti, Berriozar, Itza eta Txulapaingo Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko herrietako jaien ospakizuna dela eta, aurten beste behin ere, drogen kontsumoaren gaineko sentsibilizazio eta prebentzio kanpaina egin dugu.

Aurtengo kartela herritar guztiei zuzendu zaie pertsona guztiok eta gizarteak drogen kontsumoari loturiko arazoen prebentzioan dugun arduraz gogoeta egin dezagun. Behealdean, hainbat jarraibide ageri dira drogen kontsumoko jokaeretan arriskuak murrizteko, eta bi mezu argi zabaldu nahi izan ditugu: bata, alkohola eta beste droga batzuk kontsumitzeak adingabeengan eragiten duen arazoaz sentsibilizatzea eta, bestea, droga kontsumoak eta neurrigabe erabiltzeak ez dute inola ere eraso sexistarik justifikatzen.

Kanpaina herrietako elkarte, gazteen etxabe eta txosnetan zabalduko da, baita Arrikurock Jaialdian eta herrietako karrika eta informazio-paneletan ere; era berean, Udalen eta Gaztelekuen sare sozialen bidez zabalduko da. Hona, besteak beste, zer banatuko den: kanpainako kartela, Drogamenpekotasunen Foru Planetik bidali dizkiguten foiletoak (hainbat aholku ematen dira kontsumo arduratsua egiteko) eta Ailaket Elkarteak egindako foileto bat, festa egitera atera eta drogen kontsumoarekin kontaktuan dauden neskendako gai interesgarriak jorratzen dituena. Horrez gain, gizonentzako eta emakumeentzako preserbatiboak banatuko ditugu txosna eta herrietako gazteleku edo gazteak topatzeko guneetan, edozein gaztek behar badu, dohainik eska dezan; izan ere, babesik gabeko sexu-harremanak izatea drogen kontsumoari lotuta dagoen jokabide arriskutsua da. Aurten, Arrikurock Jaialdian, Hiesaren Aurkako Batzordeak karpa bat jarriko du jaialdiaren eremuan adostasunean, gozamenean, plazerean eta zainketetan oinarrituriko harreman afektibo-sexualak sustatzeko; zehazki, prebentzio-materiala banatzeaz gain (preserbatiboak, lubrifikatzaileak), zalantzak argitu eta galdera zehatzei erantzunen zaie.

Herrietako tabernetan hainbat gauza banatuko dira, hala nola kanpainako afixa, ostalaritzako jardunbide egokien dekalogoa, eta alkoholaren kontsumoari buruz gogoeta egiteko materiala, Osasun Publikoaren Institutuak argitaratua.

Lehen aldiz, hainbat protokolo lantzeko saio bat eskainiko da aurten; hau da, jaietan nola murriztu arriskuak kontsumoetan eta nola eragotzi eraso sexistak. Beren borondatez barra-lana egiten ari den jendearentzako saioa izanen da. Lehenago, zerbitzu arduratsuari buruzko prestakuntza eskaini zaie Antsoain eta Berriozarko tabernariei, eta espero da gainerako herrietan ere egitea.

Kartela

Volver arriba