Cohete anunciador de las fiestas de Berriozar 2017
Heme_2017
Berriozarko Udalak erabaki du, aurten, herriko jaietako txupinazoa Berriozarko Osasun Zentroko langileek bota dezaten. Erabakia gobernu taldeak hartu du, abuztuaren 16an Bozeramaileen Batzordeari horren berri eman eta gero.
Aurten Berriozarko Osasun Zentroa goratu nahi izan dugu; izan ere, Berriozarko eta oinarrizko osasun zonako inguruko herritarrei osasun arreta emateaz gain, urte askotako konpromisoa izan du prebentzio-lana zabaltzeko Osasun-Ohiturei buruzko Komunitate-Programan, esaterako. Programa horrek herriko hainbat erakunderen arteko elkarlana bideratzen du: ikastetxeak, guraso elkarteak, herriko elkarteak, gizarte zerbitzuetako profesionalak, udaleko hainbat arlo eta liburutegi publikoa. Beraz, gure nahia da txupinazoa aitortza izan dadin Zentroko pertsona guztientzat: medikuak, erizainak, administrariak eta bestelako zerbitzuetako langileak. Txupinazoa Txaro Osinagak botako du, Zentroko gizarte langilea eta aipatutako komunitate-programaren sustatzailea. Hala ere, aipatu nahi dugu aurten Fernando Urzainki erretiratu dela. Urte askotako bere lanaren eragina nabarmena izan da herrian, pertsona zein profesional gisa, eta, horregatik, espresuki aipatu nahi dugu.