Ayuntamiento de Berriozar / Berriozarko Udala

Día de la bicicleta 2018

Heme_2018

Heldu den igandean, ekainak 17, 10:30etik aurrera, Berriozarko Bizikletaren XVII. Eguna eginen da. BTT Berriozar eta Udaleko Kirol Arloak antolatu dute, herriko hainbat erakundek lagunduta.

Irteera eta helmuga Basoa pasealekuan kokatuko dira, Eguzki plazaren ondoan.

Izen-ematea Kiroldegian egin daiteke aldez aurretik, baita probaren egunean bertan ere, 9:45ak baino lehen.

Ibilaldi bizikletazalea da, ez lehiazkoa, adin guztietako pertsonentzat egokia. Helburua du bizikleta sustatzea garraio gisa zein ariketa fisikoa egiteko bide bezala, ohitura osasungarria baita.

Aurtengo ibilbidea,  gutxi gorabehera, 12 km-koa izanen da. Haurrek ibilbide motzagoa eginen dute, 7 bat km-koa.

Adingabeek gurasoen baimena beharko dute izena eman ahal izateko.

 

Argibideak: www.bttberriozar.com

Volver arriba