Ayuntamiento de Berriozar / Berriozarko Udala

Nueva edición del FICBE 2017

Heme_2017

Aurten Berriozarko Gai Sozialei Buruzko Film Laburren Nazioarteko Jaialdia urriaren 26 eta 27an eskainiko da. Lehian dauden 23 lanak ikusi ahalko dira Berriozarko Entzunaretoan. Osotara ordu eta erdiko iraupena izanen du saio bakoitzak. Larunbat 28an saritutako filmak ikusiko dira eta egileak ezagutuko ditugu. Saioak 20:00etan hasiko dira.

Jatorri askotako 242 lan aurkeztu dira aurten lehiaketara, Europakoak zein Amerikakoak: Estatu Batuak, Kanada, Argentina, Brasil, Mexiko, Txile, Frantzia, Errusia, Alemania, Katalunia, Madril, Extremadura, Valentzia, Nafarroa…).

Proposatutako gaiak ere askotakoak izan dira: krisia eta lana, lan kontziliazioa eta emakumeak, adin txikikoei zuzendutako bortizkeria, gerrak, gizarte portaerak, etorkinak, errefuxiatuak, heriotza… Pentsatzeko zein gozatzeko ematen duten kalitatezko lanak, errealitatea ezagutzeko hainbat modu aurkezten dituztenak.

Sarrera euro bateko laguntza da, herrian bigarren film laburra egiteko erabiliko dena. Filma 2018. urtean grabatuko da eta hurrengo jaialdian ikusi ahalko da.

Jaialdian, urriaren 23tik 28ra, Fernando Egiluzen ” Walking África. Descubriendo otra realidad / Beste errealitate bat ezagutzen” argazki erakusketa egonen da ikusgai Musika Eskolako atondoan.

Larunbat 28an, sari ematearekin batera, Carlo Caro egilearen 3 film labur proiektatuko dira, giza kolektibitateen bizimodua eta lana azaltzen dituztenak.

Jaialdiak Berriozarko Udalaren Kultur Arloko dirulaguntza jaso du, herriko Merkatarien Elkartearen laguntza eta Berriozar Films Elkartea osatzen duten boluntarioen lana.

DDN2017Color-2

Volver arriba