{"id":29411,"date":"2012-10-22T14:34:13","date_gmt":"2012-10-22T12:34:13","guid":{"rendered":"http:\/\/www.berriozar.es\/bitxitasunak\/"},"modified":"2012-10-22T14:34:13","modified_gmt":"2012-10-22T12:34:13","slug":"bitxitasunak","status":"publish","type":"page","link":"https:\/\/www.berriozar.es\/eu\/lekua-eta-jendea\/historia\/bitxitasunak\/","title":{"rendered":"Bitxitasunak"},"content":{"rendered":"<h4>ETXEEN IZENAK:<\/h4>\n<p><a href=\"https:\/\/www.berriozar.es\/wp-content\/uploads\/2012\/10\/matxin_P1010234.jpg\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"alignleft\" title=\"matxinena\" src=\"https:\/\/www.berriozar.es\/wp-content\/uploads\/2012\/10\/matxin_P1010234-300x224.jpg\" alt=\"\" width=\"185\" height=\"138\" \/><\/a>Antzinetik, etxea oso gune garrantzitsua izan da gure kulturan; batetik, hildako arbasoen espirituen egoitza zen, eta, bestetik, bizirik zeudenen\u00a0babeslekua gauean, espiritu gaiztoak ugariak direnean.<\/p>\n<p>Beraz, kontuan hartzen badugu etxearen\u00a0garrantzia,\u00a0bizi eta hilaren, iragan eta etorkizunaren, zahar eta berriaren\u00a0elkargune sakratua izateagatik; hobeki ulertzen dugu Berriozarren, eta Nafarroa osoan, etxe zahar guztiek izena izatea, baita izkribuetan etxearen izena agertzea ere, familiaren izena agertu beharrean.<\/p>\n<p>Hainbat etxeren izen zaharrak gorde dira, baina, gehienak, duela 150 urte galdu edo itxuragabetu ziren, Berriozarko euskara erabiltzeari utzi zitzaionean.\u00a01802ko abenduaren 23ko parrokia-agiri batean garai hartan parrokiak zeuzkan lurrak zerrendatu ziren. Agiri horretan Berriozarko etxe askoren jatorrizko izenak agertzen dira: &#8220;Machinena&#8221; (Martinen etxea),\u00a0&#8220;Alkatezarrena&#8221; (alkate zaharraren etxea), &#8220;Ezkonberriarena&#8221; (ezkondu berriaren etxea), &#8220;Musigorriena&#8221; (musu gorrienaren etxea), &#8220;Pedroconecoa&#8221; (Pedrokoren etxearen menpeko etxea) etc. Bestalde, oso interesgarriak dira agertzen diren zenbait toponimo, egun, batzuk\u00a0galduak edo\u00a0eraldatuak: &#8220;Euncelucea&#8221; (larre luzea), &#8220;Tallaeuncea&#8221; (uztako larrea), &#8220;Recarte&#8221; (erreken artekoa), &#8220;Auzalorra&#8221; (herri-lurra) eta &#8220;Recaldea&#8221; (errekaren ondokoa).<\/p>\n<h4>BIDE IGNAZIOTARRA (GR 21):<\/h4>\n<p>Bide honek Gipuzkoako eta Nafarroako patroien jaioterriak lotzen ditu: Loiolako San Ignazio eta Xabierko San Frantzisko. Ekialdetik mendebaldera, Foru Komunitatearen erdialdetik, askotako lur eta paisajeak zeharkatzen ditu kultur-edukin handiko ibilbide honek. Xabierretik Iru\u00f1era bi dira bidea egiteko aukerak:<\/p>\n<ol start=\"1\">\n<li>Iparraldeko bidea: Xabier &#8211; Ledea &#8211; Irunberriko arroila &#8211; Irunberri &#8211;\u00a0Itzagaondoa &#8211; Tabar &#8211; Indurain &#8211; Urbikain &#8211; Ardatz &#8211; Zuhatzu &#8211; Artaitz &#8211; Lizarraga &#8211; Ilundain &#8211; Badostain &#8211; Iru\u00f1ea<\/li>\n<li>Hegoaldeko bidea: Xabier &#8211; Zangoza &#8211; Rocaforte &#8211; Oibar &#8211; Izkoko\u00a0mendilerroa &#8211; Abintzao &#8211; Getze-Ibargoiti &#8211; Elo &#8211; Elortz &#8211;\u00a0Aranguren Ibarra\u00a0&#8211; Labiano &#8211; Badostain &#8211; Iru\u00f1ea<\/li>\n<\/ol>\n<p align=\"justify\">Iru\u00f1etik Loiolarainoko zatia San Ignaziok 1512.ean egin zuen bidea da, Nafarroako Erresumaren Konkistaren garaian,\u00a0Iru\u00f1eko harresien oinean zauritu eta gero, jaioterrira eraman zutenean:<\/p>\n<p align=\"justify\">Iru\u00f1ea &#8211; BERRIOZAR &#8211; Oteitza &#8211; Aizkorbe &#8211; Irurtzun &#8211; Axitarte\/Biaizpe &#8211; Latasa &#8211; Mugiro &#8211; Lekunberri &#8211; Baraibar &#8211; Errazkin &#8211; Betelu &#8211; Uztegi &#8211; Azkarate . Azkaratetik aurrera bidea\u00a0Gipuzkoan sartzen da,\u00a0Nafarroan 170 km. egin\u00a0eta gero. Gipuzkoan 45 km. egiten ditu honako herri hauetatik:\u00a0Zarate, Altzo, Albiztur, Bidegoian, Beizama, Urrestilla eta\u00a0Loiola.<\/p>\n<h4>PROBINTZIETAKO ERREGE ABELBIDEA<\/h4>\n<p align=\"justify\">Probintzietako Errege Abelbidea Nafarroako abelbide zaharrenetariko bat da. Ibilbide historiko honek Iru\u00f1erria eta Gipuzkoako Debako kostaldea lotzen zituen. Nafarroako zatian, 52 <abbr title=\"kilometroko\">km<\/abbr>-ko bideak Noain eta Areso lotzen zituen (bizpahiru egun oinez). Iru\u00f1erriko zatian, Probintzietako Errege Abelbidea Berriozarko udalerrian barna pasatzen zen. &#8220;Zezenen Abelbidea&#8221; ere deitzen zuten, Bardeako eta Nafarroako hegoaldeko zezenak bide honetatik eramaten baitzituzten Azpeitiraino eta &#8220;Probintzietako&#8221; beste herri batzuetaraino.<\/p>\n<p>Iru\u00f1ea eta Tolosa arteko Araxeseko errepidea egin zenean, erabilgarritasuna galdu zuen. Bestalde, Nafarroako hiriburuaren inguruan egindako errepideek desitxuratu dute abelbidearen Noain eta A\u00f1ezkar arteko zatia: gaur egun zati txiki batzuk besterik ez dira geratzen. Gainerakoa (Gipuzkoako mugarainoko zatia), aldiz, Abelbideen Lagunen Elkarteak seinaleztatu du eta mendizaleek maiz egiten dute, kultura, natura eta paisaiaren ikuspuntuetatik daukan interesa haindia baita.<\/p>\n<p>1999. urtean Berriozarko Udalak erabaki zuen herriko kale baten izena Probintzietako Errege Abelbidea izatea, oraingo belaunaldiek gogora dezaten, garai batean eta garai hartako bizimoduan, garrantzitsua izan zen komunikazio-bidea.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>ETXEEN IZENAK: Antzinetik, etxea oso gune garrantzitsua izan da gure kulturan; batetik, hildako arbasoen espirituen egoitza zen, eta, bestetik, bizirik zeudenen\u00a0babeslekua gauean, espiritu gaiztoak ugariak direnean. Beraz, kontuan hartzen badugu etxearen\u00a0garrantzia,\u00a0bizi eta hilaren, iragan eta etorkizunaren, zahar eta berriaren\u00a0elkargune sakratua izateagatik; hobeki ulertzen dugu Berriozarren, eta Nafarroa osoan, etxe zahar guztiek izena izatea, baita izkribuetan [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":8,"featured_media":0,"parent":29403,"menu_order":12,"comment_status":"closed","ping_status":"closed","template":"","meta":{"_exactmetrics_skip_tracking":false,"_exactmetrics_sitenote_active":false,"_exactmetrics_sitenote_note":"","_exactmetrics_sitenote_category":0,"footnotes":""},"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v22.8 - https:\/\/yoast.com\/wordpress\/plugins\/seo\/ -->\r\n<title>Bitxitasunak - Ayuntamiento de Berriozar \/ Berriozarko Udala<\/title>\r\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\r\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/www.berriozar.es\/eu\/lekua-eta-jendea\/historia\/bitxitasunak\/\" \/>\r\n<meta property=\"og:locale\" content=\"eu_ES\" \/>\r\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\r\n<meta property=\"og:title\" content=\"Bitxitasunak - Ayuntamiento de Berriozar \/ Berriozarko Udala\" \/>\r\n<meta property=\"og:description\" content=\"ETXEEN IZENAK: Antzinetik, etxea oso gune garrantzitsua izan da gure kulturan; batetik, hildako arbasoen espirituen egoitza zen, eta, bestetik, bizirik zeudenen\u00a0babeslekua gauean, espiritu gaiztoak ugariak direnean. Beraz, kontuan hartzen badugu etxearen\u00a0garrantzia,\u00a0bizi eta hilaren, iragan eta etorkizunaren, zahar eta berriaren\u00a0elkargune sakratua izateagatik; hobeki ulertzen dugu Berriozarren, eta Nafarroa osoan, etxe zahar guztiek izena izatea, baita izkribuetan [&hellip;]\" \/>\r\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/www.berriozar.es\/eu\/lekua-eta-jendea\/historia\/bitxitasunak\/\" \/>\r\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Ayuntamiento de Berriozar \/ Berriozarko Udala\" \/>\r\n<meta property=\"og:image\" content=\"https:\/\/www.berriozar.es\/wp-content\/uploads\/2012\/10\/matxin_P1010234-300x224.jpg\" \/>\r\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\r\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Est. reading time\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"2 minutes\" \/>\r\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\/\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\/\/www.berriozar.es\/eu\/lekua-eta-jendea\/historia\/bitxitasunak\/\",\"url\":\"https:\/\/www.berriozar.es\/eu\/lekua-eta-jendea\/historia\/bitxitasunak\/\",\"name\":\"Bitxitasunak - Ayuntamiento de Berriozar \/ Berriozarko Udala\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\/\/www.berriozar.es\/#website\"},\"primaryImageOfPage\":{\"@id\":\"https:\/\/www.berriozar.es\/eu\/lekua-eta-jendea\/historia\/bitxitasunak\/#primaryimage\"},\"image\":{\"@id\":\"https:\/\/www.berriozar.es\/eu\/lekua-eta-jendea\/historia\/bitxitasunak\/#primaryimage\"},\"thumbnailUrl\":\"https:\/\/www.berriozar.es\/wp-content\/uploads\/2012\/10\/matxin_P1010234-300x224.jpg\",\"datePublished\":\"2012-10-22T12:34:13+00:00\",\"dateModified\":\"2012-10-22T12:34:13+00:00\",\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\/\/www.berriozar.es\/eu\/lekua-eta-jendea\/historia\/bitxitasunak\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"eu-ES\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\/\/www.berriozar.es\/eu\/lekua-eta-jendea\/historia\/bitxitasunak\/\"]}]},{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"eu-ES\",\"@id\":\"https:\/\/www.berriozar.es\/eu\/lekua-eta-jendea\/historia\/bitxitasunak\/#primaryimage\",\"url\":\"https:\/\/www.berriozar.es\/wp-content\/uploads\/2012\/10\/matxin_P1010234-300x224.jpg\",\"contentUrl\":\"https:\/\/www.berriozar.es\/wp-content\/uploads\/2012\/10\/matxin_P1010234-300x224.jpg\"},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\/\/www.berriozar.es\/eu\/lekua-eta-jendea\/historia\/bitxitasunak\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Portada\",\"item\":\"https:\/\/www.berriozar.es\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"Lekua eta jendea\",\"item\":\"https:\/\/www.berriozar.es\/eu\/lekua-eta-jendea\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":3,\"name\":\"Historia\",\"item\":\"https:\/\/www.berriozar.es\/eu\/lekua-eta-jendea\/historia\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":4,\"name\":\"Bitxitasunak\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\/\/www.berriozar.es\/#website\",\"url\":\"https:\/\/www.berriozar.es\/\",\"name\":\"Ayuntamiento de Berriozar \/ Berriozarko Udala\",\"description\":\"Ayuntamiento de Berriozar \/ Berriozarko Udala\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\/\/www.berriozar.es\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":\"required name=search_term_string\"}],\"inLanguage\":\"eu-ES\"}]}<\/script>\r\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"Bitxitasunak - Ayuntamiento de Berriozar \/ Berriozarko Udala","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/www.berriozar.es\/eu\/lekua-eta-jendea\/historia\/bitxitasunak\/","og_locale":"eu_ES","og_type":"article","og_title":"Bitxitasunak - Ayuntamiento de Berriozar \/ Berriozarko Udala","og_description":"ETXEEN IZENAK: Antzinetik, etxea oso gune garrantzitsua izan da gure kulturan; batetik, hildako arbasoen espirituen egoitza zen, eta, bestetik, bizirik zeudenen\u00a0babeslekua gauean, espiritu gaiztoak ugariak direnean. Beraz, kontuan hartzen badugu etxearen\u00a0garrantzia,\u00a0bizi eta hilaren, iragan eta etorkizunaren, zahar eta berriaren\u00a0elkargune sakratua izateagatik; hobeki ulertzen dugu Berriozarren, eta Nafarroa osoan, etxe zahar guztiek izena izatea, baita izkribuetan [&hellip;]","og_url":"https:\/\/www.berriozar.es\/eu\/lekua-eta-jendea\/historia\/bitxitasunak\/","og_site_name":"Ayuntamiento de Berriozar \/ Berriozarko Udala","og_image":[{"url":"https:\/\/www.berriozar.es\/wp-content\/uploads\/2012\/10\/matxin_P1010234-300x224.jpg"}],"twitter_card":"summary_large_image","twitter_misc":{"Est. reading time":"2 minutes"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/www.berriozar.es\/eu\/lekua-eta-jendea\/historia\/bitxitasunak\/","url":"https:\/\/www.berriozar.es\/eu\/lekua-eta-jendea\/historia\/bitxitasunak\/","name":"Bitxitasunak - Ayuntamiento de Berriozar \/ Berriozarko Udala","isPartOf":{"@id":"https:\/\/www.berriozar.es\/#website"},"primaryImageOfPage":{"@id":"https:\/\/www.berriozar.es\/eu\/lekua-eta-jendea\/historia\/bitxitasunak\/#primaryimage"},"image":{"@id":"https:\/\/www.berriozar.es\/eu\/lekua-eta-jendea\/historia\/bitxitasunak\/#primaryimage"},"thumbnailUrl":"https:\/\/www.berriozar.es\/wp-content\/uploads\/2012\/10\/matxin_P1010234-300x224.jpg","datePublished":"2012-10-22T12:34:13+00:00","dateModified":"2012-10-22T12:34:13+00:00","breadcrumb":{"@id":"https:\/\/www.berriozar.es\/eu\/lekua-eta-jendea\/historia\/bitxitasunak\/#breadcrumb"},"inLanguage":"eu-ES","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/www.berriozar.es\/eu\/lekua-eta-jendea\/historia\/bitxitasunak\/"]}]},{"@type":"ImageObject","inLanguage":"eu-ES","@id":"https:\/\/www.berriozar.es\/eu\/lekua-eta-jendea\/historia\/bitxitasunak\/#primaryimage","url":"https:\/\/www.berriozar.es\/wp-content\/uploads\/2012\/10\/matxin_P1010234-300x224.jpg","contentUrl":"https:\/\/www.berriozar.es\/wp-content\/uploads\/2012\/10\/matxin_P1010234-300x224.jpg"},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/www.berriozar.es\/eu\/lekua-eta-jendea\/historia\/bitxitasunak\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Portada","item":"https:\/\/www.berriozar.es\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"Lekua eta jendea","item":"https:\/\/www.berriozar.es\/eu\/lekua-eta-jendea\/"},{"@type":"ListItem","position":3,"name":"Historia","item":"https:\/\/www.berriozar.es\/eu\/lekua-eta-jendea\/historia\/"},{"@type":"ListItem","position":4,"name":"Bitxitasunak"}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/www.berriozar.es\/#website","url":"https:\/\/www.berriozar.es\/","name":"Ayuntamiento de Berriozar \/ Berriozarko Udala","description":"Ayuntamiento de Berriozar \/ Berriozarko Udala","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/www.berriozar.es\/?s={search_term_string}"},"query-input":"required name=search_term_string"}],"inLanguage":"eu-ES"}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.berriozar.es\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/pages\/29411"}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.berriozar.es\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/pages"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.berriozar.es\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/page"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.berriozar.es\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/8"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.berriozar.es\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=29411"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.berriozar.es\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/pages\/29411\/revisions"}],"up":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.berriozar.es\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/pages\/29403"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.berriozar.es\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=29411"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}