Dirigido a:
Alcalde/Alkatea
11-05-2021
Berriozarko Alkate agurgarria,Artikako bizilaguna naiz eta maiz Ezkabako errepidean txirrindulaz ibiltzen naiz. Nafarroako Gobernuak errepidea konpondu zuenez geroztik auto kopurua eta hauen abiadura ikaragarri handitu dela iruditzen zait. Behin baino gehiagotan beldurtuta eta amorratuta ere itzuli naiz etxera.Honek, neurri batean, Berriozarko Udalarekin zer-ikusia baduela uste dut. Auto asko 2. eta 3. kilometro artean, harrobi ondoan dagoen \
17-05-2021
Egun on,
Lehenik eta behin milesker zure zalantzak argitzeko galdera egiteagatik eta, gehiago oraindik, euskaraz egiteagatik.
Gaian sartuta, diozun bezala errepidea Nafarroako Gobernuarena da eta berari dagokio horren gaineko ardura. Errepidea konpontzeko erabakia hartu zutenean ez zieten udalerriei kontsultarik egin; guk, erraterako, obrak ikustean jabetu ginen. Hori gertatu zenean, Ezkabako udalerriek, Iruñerriko Mankomunitatearekin batera, azalpenak eskatu genizkion NGari eta batzorde berezi bat sortu zen.
Orain horretan ari gara, Ezkabako zortzi udalerriok (Antsoain, Atarrabia, Berriobeiti, Berriozar, Ezkabarte, Iruñea, Uharte eta Xulapain) eta Iruñerriko Mankomunitatea zain gaude Nafarroako Gobernuak zer erabaki Ezkaba osoari, natur parke bezala, trataera berezi bat emateko eta arautegi komun bat osatzeko. Udalok ez dugu nork bere bidetik joan nahi, baizik eta konponbide komunak aurkitu eta Ezkabako antolaketa urbanistiko, paisajistiko eta kulturala adostua eman.
Zuk egin diguzun proposamena, mahai horretara eramanen dugu, eta adostasuna badago, konponbide berezi bat bilatuko diogu “aparkaleku” horren arazoari.
Adeitasunez,
Raúl Maiza González
Berriozarko Alkatea