Ayuntamiento de Berriozar / Berriozarko Udala

Baratze ekologikoen zozketarako gazteondako plazaraik gorde ez izana akats larria iruditzen zait. Baratze ekologiko baten kudeaketak osasuna, elikadura eta ekologiaren inguruan ikasi, hausnartu eta sakontzeko aukera ematen du. Horrexegatik benetan litzateke garrantzitsua gazteondako plaza erreserbatuak egotea. Egungo eredu jasanezinari alternatibak errealitate bihurtu daitezen, gazteongadik hasi behar da eredu ekologiko eta jasangarri baten eraikuntza errotzen eta horregatik pena handia litzateke baratze bat kudeatzeko interesa eta gogoak ditugun gazteak baratzerik gabe geratzea. Zuen erantzunaren esperoan. Aldez aurretik esker aunitz (euskaraz) (06/05/17)

Respuestas Equipo de Gobierno

Egun on,

Zure idazkiari erantzuteko, Alkatetza honek azaltzen dizu 2017ko apirilaren 11n, 19:00etan, baratze ekologikoen aurkezpen publikoa egin zela. Aurkezpenera interesdun pertsona asko etorri ziren, baina horien artean ez zegoen gazte bakar bat ere.

Hartutako erabakia izan zen inolako ezberdintasunik ez egitea pertsona nagusien, gazteen edo langabetuen artean; izan ere, erabilitako irizpidea parekotasuna izan da, hots, baratzeen erdia emakumeentzat eta beste erdia gizonezkoentzat.

2015. urtean zabaldu zenetik Gaztegunean badago baratze bat, urte bat baino gehiago utzita egon eta gero, Berriozarko Udalak garbitu, txukundu eta hesitu duena, berriro gazteen eskura jartzeko.  Uste dugu hori dela gazteriak behar duen tokia zure idatzian aipatzen dituzun balioak lantzeko: osasuna, elikadura, ekologia..

Edonola ere, baratze baten esleipena eskuratu nahi duten interesdunek, Berriozarren erroldatutako gazteak ala nagusiak izan, 2017ko maiatzaren 17 arte zabalik dute eskaerak egiteko epea.

Zuk azaldutako kontuei irtenbidea bilatu izanaren itxaropenez, zure esanetara nago beste edozein zalantza argitzeko edo azalpen emateko.

Agur bero bat.
 
ALKATEA
Raúl Maiza González

Volver arriba