Honakoak dira Kultura Zerbitzuak herritarrei eskaintzen dizkien zerbitzuak:

  • Jarduera artistikoen sustapena: musika, antzerkia, dantza, pintura, zinema eta abar.
  • Sormen kulturala: ikastaroak, tantegiak (Arte-Etxea)
  • Sustapen soziokulturala: elkarteak
  • Olgeta-Jaiak (tokiko identitatea)
  • Kulturgunearen eta Entzunaretoaren kudeaketa

Aretoak:

  • -Kulturgunea-Espacio de Cultura.
  •     Ordutegia: Astelehenetik ostiralera 17:00etatik 21etara eta larunbatetan 17:00etatik 19etara.
  •     Deskribapena:
    • Beheko solairua: askotariko erabilerako aretoak, erakusketarako atondoa eta gela hosgabetua (aforoa:89 pertsona). Gela hosgabetuan hitzaldiak, bilerak, proiekzioak eta ikastaroak egin daitezke.
    • Lehen solairua: kultur teknikariaren bulegoa eta askotariko erabilerako aretoa (80 pertsona sar daitezke) non bilerak, hitzaldiak eta ikastaroak egin baitaitezke.

    Arauak eta Tasak (gaztelaniaz)
    Eskaria: Eskaera-orri orokorra.Auzoen bilerak egiteko eskaera-orria

  • -Entzunaretoa
    Deskribapena: Jarduera artistikoak eta kulturalak egiteko gunea. 299 pertsona sar daitezke. Funtzio askotako agertokia dauka, egokia antzerkia, dantza, zinema eta kontzertuak eskaintzeko. Argia, soinua eta proiekzio-tresneria kontrolatzeko kabina ere badu, baita aldagelak eta ohikoak diren bestelako azpiegiturak ere.
  • -Arte-Etxea: Ikastaroak eta lantegiak egiteko lokala, San Agustin k. 3

Kultur teknikaria: Fermín Irigoien
Jendea hartzeko orduak: astelehenetik ostiralera 9:00etatik 14:00etara eta asteartetan 16:00etatik 18:30era.
Helbidea: Euskal Herria plaza 1, 31013 Berriozar (NAFARROA)
Telefonoa: 948 301656
Helbide elektronikoa: cultura@berriozar.es