Ayuntamiento de Berriozar / Berriozarko Udala

Berdintasuna

Genero-Berdintasun eta Politika Feministarako Arloa

Berriozarko Udaleko Genero-Berdintasun eta Politika Feministarako arloaren ardura da Udalaren berdintasun politiken diseinua, planifikazioa, kudeaketa eta ebaluazioa egitea.

Bere funtzioen artean daude aukera-berdintasunari buruzko sentsibilizazioa sustatzea eta aholkularitza eskaintzea politikari, teknikari zein herriko elkarte eta eragileei. Bestalde, aldaketa soziala eragin nahi du, Berriozarko herritarren artean berdintasunean oinarritutako gizartearen beharra zabalduz, emakumeen partehartzerako oztopoak ezabatuz eta jarrera sexistak deuseztatuz.

Berdintasunerako III. Plana (2028 urtera arte luzatua) da hori guztia bideratzeko tresna.

Arduradun politikoa: Karmele Nadales

Berdintasun teknikaria: Arantza Ordoñez

Zerbitzuaren ordutegia: astelehenetik ostiralera 7:45etik  15:00etara

Harremanetarako: igualdad@berriozar.es / 948 30 16 31

Genero-Berdintasun eta Politika Feministarako Arloak aholkularitza psikologikoa eta juridikoa eskaintzen du. Zerbitzua doakoa da.

Aholkularitza juridikoa: Susana Fernández.

Aholkularitza psikologikoa: Feli Muñoz.

Hitzordua eskatzeko: 948 30 16 31  igualdad@berriozar.es

 

Genero-Berdintasun eta Politika Feministarako Arloan lantzen diren lan-ildoak eta jarduera garrantzitsuenak:

1. Toki-gobernamendua eta genero-zeharkakotasuna

  • Berdintasunari buruz politikari eta teknikariei zuzendutako prestakuntza
  • Berdintasunerako Udal Ordenantza (Ordenantza ikusi)
  • Udal jardueretan hizkuntzaren eta irudien erabilera ez sexista txertatzeko araudiak eta prozedimentuak sortzea.
  • Aholkularitza politikariei zein teknikariei udal politiketan genero ikuspegia txertatzeko.

2. Emakumeen kontrako indarkeria

  • Berriozarren emakumeen kontrako idarkeriak duen eragina ezagutzeko ikerketa (2019)
  • Emakumeen kontrako indarkeriari aurre egiteko sarean kokatutako protokoloa
  • Jai eremuetako eraso sexisten prebentziorako eta arretarako Toki-Protokoloa
  • Udaltzaingoari zuzendutako prestakuntza planaren diseinua eta kudeaketa, emakumeek jasaten dituzten indarkeria moten gainekoa
  • Sentsibilizazio kanpainen antolaketa emakumeen eskubideekin lotutako data zehatz eta berezietan: martxoak 8, tokiko festak, azaroak 25…
  • Gazteen prebentzioa eta sentsibilizazioa
  • Emakumeen kontrako indarkeria:
    1. Arreta espezializatuko baliabideen gida.
    2. Gazteentzako gida.

3. Zaintza, erantzunkidetasuna eta kontziliazioa

4. Emakumeen ahalduntzea, parte-hartze soziopolitikoa eta balioen aldaketa.

  • Ahalduntze eskola: emakumeen ahalduntzea lantzeko ikastaro eta lantegiak
  • Kirol arloko langileen eta boluntarioen prestakuntza
  • Aholkularitza herriko elkarteei, egindako jardueretan genero ikuspegia txerta dezaten
  • Gazteekin lan egiten duten eragileei eskainitako prestakuntza plana
  • Genero ikuspegia Ohitura Osasuntsuen Programan

Zerbitzuaren dokumentu interesgarriak:

Zerbitzuaren sentsibilizazio kanpainak:

Intereseko bestelako dokumentuak:

Enlaces de interés:

Volver arriba