Tokiko merkataritza laguntzen
Berriozarko Udalak eta Berriozarko Merkatarien Elkarteak herrian bertan erosteko ohitura sustatu nahi dute.
Tokiko merkataritzak:
- Enplegua sortu eta dagoenari eusten dio.
- Norberari egokitutako harremana eskaintzen du.
- Kalitatezko zerbitzua ematen du.
- Gertuko produktuak lantzen ditu.
- Konfiantzan oinarritutako harremanak sortzen ditu.
- Iraunkortasuna sustatzen du.
- Berriozarren antolatutako ekitaldietan parte hartzen du.
HERRIA EGIN ETA SORTZEN DU.
Tokiko merkataritza=Tokiko onura=Guztion onura=Zentsuzko kontsumoa.