Ayuntamiento de Berriozar / Berriozarko Udala

ANTZERKIA: IMAGINAR ALGO DISTINTO (DESPUÉS DE ANTÍGONA)

2026ko irailak 4 - 2026ko irailak 5 | 20:00

Berriozarko Entzunaretoa

Foto evento
  • Zenbatekoa: 10€

Helduentzat, gaztelaniaz.

“Trapu zikinak etxean garbitzen dira” . Hori irakatsi ziguten.
Zerbait desberdina irudikatzen ( “Antigona eta gero”) antzezlana tragedia guztiak hasten diren leku berean hasten da: elkar maite duen, zaintzen den, isiltzen den komunitate batean.

Zer gertatu zen Antigona baino lehen? Eta zer gertatzen da Antigona eta gero? Antzezlan honek ez du heroi baten istorioa kontatzen; etxe batena baizik. Keinuak eta isiluneak oinordetzan hartzen dituen familia batena, zeinaren elkar zaintzeko moduak, egun batean, aski izateari uzten dioten. Bi ahizpa zauri beraren aurrean: Antigona, borrokatzeko modu bakarra ezagutzen duena; eta Ismene, gelditu ahal izateko beste modu baten bila dabilena.
Eta komunitate bat — Tebas, Sevilla, Berriozar, edozein leku — beldurra eta zarata iristen direnean, beti egin izan duen bezala erantzuten duena: bi kolore, bi bando eta, antza, inork marraztu ez duen marra bat lurra zatitzen.

Nafarroako eta Sevillako hogeita zortzi interprete gaztek 2500 urte zeharkatuz gaur egun arte doi-doi iristen den Irene Herráez-en testu bat gorpuzten dute: haien belaunaldiko plaza, talde, pantaila eta guduetaraino heltzen dena. Azkenean, dena amaitzen denean, norbaitek oraindik ezezaguna den horretaranzko bideari ekingo dio. Antzezlanak ez du norabidea zehazten; hori publikoak erabakiko du.

Volver arriba