Ayuntamiento de Berriozar / Berriozarko Udala

Sahara

Senidetze hau, tokiko giza garapena hezkuntza, formazioa, osasuna, berdintasuna, giza eskubideen defentsa, garapen ekonomiko edo hiri zein landa esparruko komunitateei mesede egingo dioten azpiegitura eta komunitate hauen zein beren ordezkaritza guneen parte hartze aktiboa sustatu eta  proposamen, kudeaketa eta exekuzioan eta ingurumenaren gaineko eraginak  zein baliabide naturalen erabilera jasangarria kontutan hartuko dituen alorrei zuzendua dago.

Konpromiso hau 2006ko maiatzetik berritzen da eta elkarte biek, Berriozarko Udalak eta Nafarroako Saharako Ordezkaritzak ziur daude bi herrien arteko harremana bake eta aurrera egiteko oinarri sendoenak direla.  Lankidetza eta gerturatze helburu horrekin eta kontuan hartuz bi herriak batzen dituen urteetako harreman pribilegiatuak, zeinak elkar laguntza saiakera desberdinetan gauzatua izan den bi erakundeen gobernu organoen nahia izan zen sinatu zuten lehen senidetzea.

Senidetze honen lehentasunezko helburuen artean honakoak daude:

  • Saharako deskolonizazio prozesuaz amaitzea. Bere lurrak Marokorengatik okupatuta egonda, bere populazioa Argelen erbesteratua, nazioarteko injustizia baten biktima da.
  • Saharar herriak autodeterminatzeko duen eskubideaz NBEak onarturiko ebazpen anitzen betetzea, irtenbide baketsu eta justu baten beharra berresten.
  • Herri sahararrak, NBEak behin baina gehiagotan bere babesean aitortu moduan, modu libre eta demokratikoan erreferenduma burutu eta  herri sahararrak bere geroaz duen erabakitze eskubidearen alde egiten dituen aldarrien defentsa babestea.
  • “Mendebaldeko Saharar Herriarentzako autodeterminaziorako Bake Plana”  aitortzea gatazkaren irtenbiderako modu baketsu bakar gisa.
  • Giza eskubideen defentsa ari diren eragileek aldarrikatzen duten bezala, Mendebaldeko Saharako lurralde okupatuetan ematen diren giza eskubideen urraketen gaineko kezka agertu eta preso politikoen berehalako askatasuna eskatzen da. Era berean komunikabide eta ikuskarien delegazioei lurraldera sarrera librea bermatzea ezinbestekotzat hartzen da.
Volver arriba