LGTBI+
Berriozarko Udalaren LGTBI+ programa Sexu eta Genero Aniztasuna sustatu eta gure herriko LGTBI+ biztanleen benetako berdintasuna eta eskubideak bermatzen dituzten jarduerak kudeatu eta garatzeko sortutako udal ekimena da.
Harremana
Helbidea: Berriozarko Udaletxea. Euskal Herria plaza, 1, 31013 Berriozar
Telefonoa: 948 30 00 05
Emaila: lgtbi@berriozar.es
Berriozarko Udalak pertsona guztientzako ingurune inklusiboa eta errespetuzkoa sortzeko konpromisoa hartu du, genero-identitatea edo sexu-orientazioa edozein dela ere. Gure LGTBI+ programak hainbat jarduera eta baliabide eskaintzen ditu gure herrian ulermena, errespetua eta berdintasuna sustatzeko.
Sexu- eta genero-aniztasuna
Sexu- eta genero-aniztasuna pertsonek afektibitatea, desioa, praktika erotikoak edo maitasunezkoak, bai eta genero-identitatea eta -adierazpena ere, sentitzeko eta adierazteko duten era anitzei dagokie. Funtsean, gizakiek beren afektibitatea, sexualitatea eta generoa bizitzeko eta esperimentatzeko dituzten modu guztiak biltzen ditu.
Sexu- eta genero-aniztasunari erreferentzia egiteko hainbat modu daude, hala nola LGTBI+ kolektiboa, sexu- eta genero-disidentzia, sexu- eta genero-gutxiengoak, arauz kanpoko sexualitatea edo generoa duten pertsonak, besteak beste. Zehazki, LGTBI+ siglek lesbianak, gayak, bisexualak, transak eta intersexualak biltzen dituzte. “+” sinboloa sexualitatearen beste edozein bizipen eta adierazpen barne hartzeko jartzen da, aurreko sigletan esplizituki sartzen ez direnak.
Sexu- eta genero-aniztasunaz hitz egitea LGTBI+ sigletatik harago doa. Ikuspegi zabalagoa da, sexualitatearekin eta generoarekin lotutako arauek pertsona guztiei eragiten baitiete.
Era berean, sexu- eta genero-askatasunak agerian jartzea eta sustatzea ez dira LGTBI+ pertsonen eskubide esklusiboak, gizarte osoaren mesederako baizik.
Horregatik, sexu- eta genero-aniztasunari heltzen diogunean, herritartasun-eskubide orokor bati buruz ari gara, eta ez soilik LGTBI+ kolektiboaren eskubideei buruz.
LGTBI+ pertsonentzako gizarte-berdintasuna sustatzea Berriozarren
LGTBI+ pertsonen gizarte-berdintasunerako ekainaren 19ko 8/2017 Foru Legearen helburua da LGTBI+ pertsonen eskubideak benetakoak eta eraginkorrak izateko baldintzak ezartzea: bizitza sozial eta indibidualaren esparru guztietan parte-hartzea eta ordezkaritza erraztea, estereotipoak gainditzen laguntzea eta neurri zehatzak ezartzea, tratu-berdintasunean eta aniztasuna balio erantsi gisa onartzean oinarritutako gizarte bidezkoagoa lortzeko.
Arauaren arabera, Nafarroako toki entitateek eta zuzenbide publiko edo pribatuko edozein entitatek bermatuko dute hura betetzen dela, eta beren eskumenen esparruan eraginkor bihurtzeko baldintzak sustatuko dituzte. Sexu-orientazioari, genero-adierazpenari eta sexu- edo genero-identitateari buruzko ekintza positiboak babestuko dituzte, baita komunitatearen LGTBI+ mugimendua eta bere proiektuak ere.
Berriozarko LGTBI+ Programaren helburuak
Berriozarko Udalaren LGTBI+ programaren helburu orokorrak eta espezifikoak honako hauek dira:
- Berriozarko LGTBI+ programa garatzea, sexu- eta genero-aniztasuna eta LGTBI+ pertsonen berdintasuna sustatzen duten politika publikoak ezartzeko.
- Berdintasunaren eta diskriminaziorik ezaren arloko politika publiko espezifikoak sustatzea, LGTBI+ berdintasun-printzipioa zeharka txertatuz udal-eremuko sektore-politiketan.
- Udalerriko LGTBI+ pertsonei informazioa, aholkularitza eta orientazioa emateko mekanismoak eta tresnak ematea, beren eskubideak aitortu eta baliatzeko.
- Herritarrak sentsibilizatzea sexu- eta genero-aniztasunari eta LGTBI+ eskubideei buruz, herrian ulermen eta onarpen handiagoa sustatuz.
Baliabide interesgarri eta erabilgarriak
- Kattalingune (Nafarroako Gobernuaren LGTBI+ informazio eta arreta zerbitzu publikoa)
- Sexu- eta genero-aniztasunari buruzko oinarrizko gida
- Nafarroako transexualei laguntza eta arreta emateko gida
- Informazio-liburuxka. Nafarroako transexualei laguntza eta arreta emateko gida.
- LGTBIfobia bidezko gorroto delituen biktimentzako gida
- LGTBI+ adineko pertsonen egoera Nafarroan
Esparru legala eta estrategikoa
8/2017 Foru Legea, ekainaren 19koa, LGTBI+ pertsonen gizarte-berdintasunerakoa