Ayuntamiento de Berriozar / Berriozarko Udala

Datu ekonomikoak

Industria

Berriozarko industria Berriainz Industrialdean kokatuta dago. Bertan hainbat jardueratako enpresak daude: tailerrak, zurgintza, garraioak, biltegiak… Berriozarko enpresa gehienak txikiak eta ertainak dira.

Industria

Zerbitzuak

Zerbitzu-sektorea ez dago oso garatuta Berriozarren, izan ere, Iruñearen eta merkataritza-gune handi baten gertutasunak erabat baldintzatzen du.

Hala ere, Berriozarren handizkako zein txikizkako denda eta zerbitzuak daude, baita autoak saltzeko guneak eta konponketa-lantegiak ere. Horietaz gain, herrian badaude janari, edari eta tabako dendak; jantzi eta oinetako dendak eta jatetxeak.

2006. urtean hanbat dendarik Berriozarko Merkatari, Ostalari eta Zerbitzu-Emaleen Elkartea sortu zuten, herrian hirugarren sektore hau sustatzeko.

Nekazaritza-abeltzaintza

Nekazaritza eta, bigarren maila batean, abeltzaintza izan dira, betidanik, Berriozarko bizimodu

Berriozar

tradizionalaren eta ekonomiaren oinarriak (autohornitze ekonomia). Nekazaritzako jarduera nagusia zerealaren ekoizpena izan da. Garia, batez ere, oso uzta garrantzitsua izan da giza zein abere elikadurari begira. Abelazkuntzari dagokionez, ardi azienda izan da nagusi, abelburu gehien bildu dituena.

Auzalorrean, proportzio antzekoan, laboreak, larreak eta basoak daude. Udalerriko labore gehienak idorreko lurlanak dira, gero eta gutxiago badira ere azken urteotan. Berriozarren, batez ere, zerealak lantzen dira (garagarra, garia eta oloa); bigarren maila batean lekadunak (babak, ailorbe…), patatak eta belar-bazka (neguko zerealak, aza etab.)

Lurren etekina eta uzten urtetik urterako erregulartasuna handiak dira. Nahiz eta landutako azalera lehen baino txikiagoa izan, osotariko uzta handiagoa da, azalera-unitateko produkzioa handiagoa delako eta lurgorriak urriago. Bestalde, nekazaritza erabat mekanizatu da eta, horren ondorioz, lanerako eta hazteko abereak galdu dira.

Volver arriba