Ayuntamiento de Berriozar / Berriozarko Udala

Kokapena

Berriozar Iruñerrian dago, Iruñetik ipar-mendebaldera, Arga ibaiaren eskuineko ertzean, hiriburutik 6 kilometrotara. 2,7 km koadroko azalera eta itsas mailaren araberako 428 metroko altitudea dauzka (udaletxea erreferentziatzat hartuta). Udal-barrutiaren mugak honakoak dira: iparrean Ezkabarte, ipar-mendebaldean Aitzoain, ekialdean Artika eta hegoan Iruñea. Kokapen geologikoari dagokionez, Berriozar, Iruñerri osoa bezala, Jaka-Iruñea izeneko arro tertziarioan dago.

Gure herria Ezkaba mendiaren oinean dago. Mendi horren gainean Alfoso XII izeneko gotorlekua eraiki zuten. Iruñerriko jendeak bai gotorlekua, bai mendia bera ere, “San Cristobal-Ezkaba” deitzen ditu, lehen santu horren izena zuen baseliza baitzegoen bertan.

Volver arriba