Berriozarko ondare ez-materiala
Memoria Historikoa eta, ondorioz, ondare ez-materiala da Udalak urte askoan landu duen zutabeetako bat. Hori dela eta, 2011n Labrit Multimediari eta NUPi ondasun hori biltzeko ardura eman zitzaien, Berriozarren jaio eta hazitako adinekoei egindako elkarrizketen bidez, bai eta 60ko hamarkadan industrializazioaren ondorioz iritsitako beste batzuen bidez ere, joan den mendean gure herria nolakoa zen jakiteko: etxeak, lanbideak eta lanak, eskola, auzo-harremanak, Gerra Zibilaren eragina, Ihesa, erlijioaren garrantzia, bizilagun berriei harrera egiteaz gain, poligonoaren garapena, zerbitzu hobeak lortzeko borrokak, edo jaiak, besteak beste. Horrela, 2012an lehenengo zatia aurkeztu zen eta 2017an bigarrena. Hemen bilduma bakoitzaren bi laburpen.
Elkarrizketatutako pertsonak:
Margarita Eslaba Galar, Mª Carmen Nuin Mendinueta, Mª Pilar Gaskue Martínez, Elena Iribertegi Palacios, Bonifacio Goñi Iribarren, Francisco Javier Urdaniz Larrageta, Mª Josefa Miranda Mutiloa, Jose Mª Lekunberri Donazar, Sagrario Lekunberri Donazar, Simona Domaika Zabalza, Teresa Alconero Cámara, Tomasa Campaña Legaz, Ángel Zorroza Urregi, Joaquín Urtasun Etxarte, Mª Concepción Diéguez Jaca, José Mª Barrena Inza, Juana Mª Alzueta Góngora, Eleuteria García Torrecilla, Mª Teresa Berrozpe Llorente, Fructuoso De Miguel García, Mª Jesús Larrea Zenotz, Consuelo Ilundain Ilundain, Virginio Fanega Álvarez y Jose Antonio Melero Calvo.