Nola iritsi?
DISTANTZIA BERRIOZARTIK HAINBAT HIRIBURUTARA:
- Iruñea: 6 km.
- Donostia: 86,5 km.
- Gasteiz: 87,5 km.
KOMUNIKABIDEAK:
• Errepidez:
Berriozar kokatuta dago komunikazio-lotune batean. PA-30 iparraldeko ingurabideak Antsoain, Atarrabia eta Burlata eskualdeko herriekin lotzen du eta N-240-A errepideak gertu dauden Berriobeiti, Aitzoain eta Berriogoitirekin.
Honakoak dira Berriozarrera heltzeko sarrerak:
-Donostiatik edo Vitoria-Gasteiztik N-240A, A15 edo AP15 errepideetatik hel daiteke.
-Noaindik (Zaragoza, Jaka, Huesca…) AP15 erabil daiteke, AP34ra heltzeko irteeratik joanda.
-Irundik Berriozarrera hel daiteke A15, AP15 edo 121-A errepideetatik (azken horretatik Atarrabian –Arreko tunelak- AP30a hartu behar da).
NA-4106 bideak Berriozarko alde berria eta auzo zaharra lotzen ditu. Bide hori bera da erabili behar dena autokarabana-gunera, Naturaren Gelara, baratze ekologikoetara eta Mendialdea I eta II eskoletara joateko.
• Iruñerriko Hiri Garraioa:
Eguneko 3 linea eta gaueko linea batek lotzen dituzte Berriozar Iruñerriko gainerako auzo eta herriekin.
Eguneko 16. eta 22. lineak eta gaueko N4 linea Berriozarko zentrotik pasatzen dira; eguneko 17. linea Berriozarko Artiberri-tik pasatzen da.
• Taxiak:
Geltokia: Gipuzkoako etorbidea, 24. zenbakiaren ondoan.
Telefonoak: 948 35 13 35 / 948 23 23 00
http://www.taxipamplona.com
• Iruñeko autobus-geltokia:
http://www.estaciondeautobusesdepamplona.com/Rutas.aspx
• Trenak (Iruñea):
http://www.renfe.es