Ayuntamiento de Berriozar / Berriozarko Udala

Datu Interesgarriak

  • Autonomia-Erkidegoa: Nafarroako Foru-Erkidegoa
  • Probintzia: Nafarroa
  • Kategoria historikoa: Lekua
  • Kategoria administratiboa: Udalerria
  • Barruti judiziala: Iruñea
  • Merindadea: Iruñerria
  • Eskualde geografikoa: Iruñerria
  • 2018/01/01eko biztanle kopurua: 10.167 biztanle. (Estatistika Institutu Nazionalaren azken datu ofiziala).
  • Azalera: 2,7 km²
  • Populazioaren dentsitatea: 3.499,63 biztanle/km2
  • Altitudea Udaletxean: 428 m.
  • Iruñea arteko distantzia: 4 km.
  • Bide-komunikazioa:  Berriozar kokatuta dago komunikazio-lotune batean. PA-30 iparraldeko ingurabideak Antsoain, Atarrabia eta Burlata eskualdeko herriekin lotzen du eta N-240-A errepideak gertu dauden Berriobeiti, Aitzoain eta Berriogoitirekin.Honakoak dira Berriozarrera heltzeko sarrerak:

-Donostiatik edo Vitoria-Gasteiztik N-240A, A15 edo AP15 errepideetatik hel daiteke.

-Noaindik (Zaragoza, Jaka, Huesca…) AP15 erabil daiteke, AP34ra heltzeko irteeratik joanda.

-Irundik Berriozarrera hel daiteke A15, AP15 edo 121-A errepideetatik (azken horretatik Atarrabian –Arreko tunelak- AP30a hartu behar da).

-NA-4106 bideak Berriozarko alde berria eta auzo zaharra lotzen ditu. Bide hori bera da erabili behar dena autokarabana-gunera, Naturaren Gelara, baratze ekologikoetara eta Mendialdea I eta II eskoletara joateko.

  • Geografía: Berriozar Ezkaba-San Cristobal mendiko hego-hegalean kokatuta dago. Honako muga hauek dauzka: iparrean Ezkabarte, ipar-ekialdean Aitzoain, ekialdean Artika eta hegoan Iruñea.
  • Jentilizioa: Berriozartarra
Volver arriba