Ayuntamiento de Berriozar / Berriozarko Udala

Turismoa: beste gauza erakargarri batzuk

ERRALDOI ETA KILIKIAK

Erraldoi eta kilikien jatorri zehatza ezagutzen ez den arren, esan behar da jasotako lehenengo aipamenak Erdi Arokoak direla: Portugalgo Allenger herrian (1263. urteko aipamena) edo Bartzelonako Gorpuzti jaian (1380. urtea), non hainbat erraldoik pertsonaia biblikoak irudikatzen zituzten. Erraldoiak egiteko gaiak ugaritu ziren denborarekin: munduko lau zatiak edo lekuan lekuko herri-pertsonaiak, esaterako. Erraldoi eta kilikiek parte hartu dute prozesio, errege-bisita, urtemuga eta jai garrantzitsuetan. Egun, herriko jaietan eta elkarretatzeetan gozatu ahal dugu haiekin.

1984. urtean Udalak lau erraldoi eskatu zizkion Zaragozako lantegi bati: Pamplonica, Poxpolina, Kaxero eta Kaxera. Nafarroako jaietan janzteko moduak irudikatzen zituzten.

Gigantes

1998. urtean poliesterrezko bi erraldoi berri eskatu zitzaizkion Jesús María Ganuzari: maiordomoen irudiak, hain zuzen, Berriozarko ohitura zaharrekin lotutako pertsonaiak. Urte bat geroago bi erraldoi gehiago egin ziren: Mahats-Biltzaile eta Artzain (Maiordomoekin batera 1984ko erraldoiak, ordurako hondatuak, ordezkatu zituzten). Mahats-Biltzaile eta Artzain Iruñerriko pertsonaia tipikoak dira; izan ere, San Cristobal-Ezkabako mendian artzaintza eta mahats-biltzea ohiko jarduerak ziren (bertako txakolina oso ospetsua zen).

2002ko jaietako txupinazoan Erraldoi eta Kilikien Konpartsak bi kiliki erabili zituen lehen aldiz: Napoleon eta Pailazo. Baziren aurretik bi pertsonaia hauen kilikiak, baina ez ziren erabiltzen oso hondatuta zeudelako. Berriak poliesterrez egin ziren, ez aurrekoak bezala harri-kartoiez, euriak ez hondatzeko.

Cabezudos

 

Volver arriba