XII. mendearen bukaerako eraikin bakuna. Oin laukizuzena du, burualde zuzena, korua oinetan eta dorre prismatiko handia. XVI. mendean kaperak eta sakristia atxiki zitzaizkion; eta XVIII.enean ataria. Barnean nabarmentzen dira ogiba-arku zorrotzak eta gurutze ganga bakunak. Arku zorrotzeko portada bakuna XII. mendearen bukaerakoa da.Erretaula nagusia tenpluko eskultura obra garrantzitsuena da (1643, Martín de Echeverría). Erromanismoaren eta barrokoaren arteko trantsizioko obra da.