Elkarteen Udal Erregistroa

Zertarako eman izena Erakundeen Erregistroan?

Erakundeen Udal Erregistroan izena ematea nahitaezkoa izanen da Berriozarko erakundeek euren interesak defendatu ahal izateko eskubidea izan dezaten. Beste batzuen artean, ondoko eskubideak izanen dituzte: laguntzak jasotzea, udalaren baliabide publikoak erabiltzea, herritarren parte-hartzea bideratzea arlokako kontseiluetan edota organo kide anitzekoetan, etab.

Aipatu erregistroa medio Udalak hainbat daturen berri izanen du; hala nola, herrian dagoen irabazi asmorik gabeko elkarte eta talde kopurua, hauen helburuak, duten ordezkaritza; eta halaber, Udalak elkartegintza sustatzeko aukera izanen du.

Nork eman ahal du izena Erregistroan?

Irabazi asmorik gabeko herritarren elkarte eta talde orok, herriaren interes orokorren edota arlokakoen defentsa, sustapena edota hobetzea helburu dutenak. Halaber, ikasleen gurasoenak, kultur erakundeak, kirol arlokoak, jolas arlokoak, gazteenak edota Atarrabia mailan lanean dihardutenak ere inskribatu ahalko dira.

Elkarteek Nafarroako Gobernuaren Erakundeen Erregistro Orokorrean izena emana egon beharko dute aurretik, eta pertsona juridikoak diren heinean, euren IFKren (Identifikazio Fiskalerako Kodea) jabe izanen dira.

Non eta noiz egin daiteke eskabidea?

Berriozarko Udaleko Herritarrak hartzeko Bulegoan (Euskal Herria Plaza,1). Astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 14:00etara edo gure egoitza elektronikoko erregistro telematikoaren bidez.

Aurkeztu beharreko agiriak

Eskabide orria

Honi erantsi beharrekoak:

  • Nafarroako Gobernuaren Erakundeen Erregistro Orokorreko inskripzio zenbakia.
  • Identifikazio Fiskalerako Kodea, IFK.
  • Elkartearen estatutuak.
  • Zuzendaritzako pertsonen izenak eta izendapenak egindako bileraren agiria.
  • Aurrekontua
  • Bazkideen kopurua azaltzen duen ziurtagiria. Agiri hori urtero berrituko da.