Kontsumitzailearen Informaziorako Udal Bulegoak, Iratxe Kontsumitzaileen Elkarteak kudeatzen duena, zerbitzu elektrikoaren funtzionamenduari buruzko liburuxka argitaratu du. Herritarrentzat interesgarriak diren kontzeptu nagusiei buruzko informazioa jaso du bertan, baita gizarte-bonua delako tarifa murriztuari buruzkoa ere.

Jarraian duzue liburuxka eskuratzeko esteka. Gogoratu Kontsumitzailearen Informaziorako Udal Bulegoak doako zerbitzua eskaintzen diela Berriozarko bizilagunei ostegunetan 9etatik 14etara. Aldez aurretik hitzordua eskatu behar da 012 edo 948012012 telefonoetan.

Liburuxka