2019ko otsailak 28
Emakumeen Ahalduntze-Eskolako Ikastaroa: “Gorputz Sentsuala, Afrikar Dantza eta Ahalduntzea”
Berriozarko Udaleko Berdintasun Zerbitzuak emakumeen ahalduntzea helburu duen ikastaro hau jarri du martxan. Ahalduntzea zera da: emakumeek euren bizitza eta ingurua eratzeko gaitasuna zabaltzeko prozesua, horren bidez emakumeek kontzientzia har dezaten euren baitan, estatusean eta gizarte-harremanetako eraginkortasunean.
- “Gorputz Sentsuala – Afrikar Dantza” ikastaroa. Erritmoa, indarra, bizitasuna eta sentsualitatea, sustraia eta lasaialdia, taupadak, indarra… Gorputzarekin eta senarekin konexioa berreskuratzea; gorputza plazer-gune gisa, gorputz-espresioa eta sormena. Gure sentsualitatea berraurkitu dantza afrikarraren eta bat-batekotasunean oinarritutako kontakt-dantzaren bitartez, baita masajearen bitartez ere. Sormena, sena eta norberaren zainketa eta ezagutza lantzeko aukera dantza, gorputza eta mugimenduaren bidez. Euren burua ezagutu eta zaindu nahi duten emakumeei zuzendua, adina edozein dutela; baita beste emakumeekin espazioak partekatu nahi dituzten eta ahaldundu nahi dutenenei ere. Ez da beharrezkoa dantzaren inguruko esperientziarik.
Irakaslea: Nora Otsoa de Olza
- Martxoaren 20tik ekainaren 5era (astero), 10 saio osotara
- Asteazkenetan, 19:00etatik 21:00etara
- Lekua: Berriozarko Gaztegunea
- Izen-emateak martxoaren 4tik 13ra, webgunean eta 948012012 telefonoan
- Prezioa: erroldatuak 40 euro, erroldatu gabeak 60 euro, ikasle eta langabetuak 30 euro.
- Informazio gehiago: igualdad@berriozar.es / 948301631
Izena emateko sakatu hemen
