2019ko maiatzak 20
Berriozarren Eguna
Heldu den larunbatean, maiatzaren 25ean, Berriozarren Eguna ospatuko dugu. Antolaketaren helburua da herriko erakundeek landutako kirol, kultur eta jai giroko jardueren inguruan auzokideak karrikan elkartzea.
Aurten ere aipagarriena da bi eremutan eginen direla jarduerak: Euskal Herria plazan goizeko 10:00etatik aurrera eta Eguzki plazan 11:00etatik aurrera.
Anima zaitezte eta parte hartu!