2021eko abenduak 24
Alkoholaren eta beste droga batzuen kontsumoari buruzko sentsibilizazio eta prebentzio kanpaina
Aurten, 2020. urtearen amaieran egin zen kanpaina aprobetxatu eta berriro abiarazi nahi izan dugu, herritarrei drogen kontsumoari eta substantziarik gabeko beste adikzio batzuei buruzko gogoeta eragiteko. Kanpainaren helburu nagusia arrisku-kontsumoak eta portaerazko adikzioak murriztea da, bai eta horrek komunitatean dituen ondorioak ere. Gainera, aurten beharrezko ikusi dugu genero-ikuspegia txertatzea eraso sexisten inguruan sentsibilizatzeko eta prebenitzeko.
Kanpaina herrietako zerbitzu eta informazio-panel guztietan zabalduko da, eta era berean, Antsoain, Berriobeiti, Berriozar, Itza eta Txulapaingo Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen eta Udalen sare sozialetan nahiz webguneetan.