2023ko abuztuak 11
Bandoa
2023ko abuztuaren 16tik, asteazkena, irailaren 6a arte ezin izanen da aparkatu San Agustin kalean, ez alde batean ez bestean. Abuztuaren 16an goizeko 08:00etan hasiko da debekua. Kalea libre geratu beharko da, Berriozarko jaietako bigantxen ikuskizunak egin ahal izateko hesiak jartzeko.
Hortaz, ibilgailua kendu beharko dute abuztuaren 16an San Agustin kalean aparkatuta dutenek.