Ayuntamiento de Berriozar / Berriozarko Udala

2024ko abuztuak 8

Berriozarko lorategien eta berdeguneen aldeko ekitaldia

Foto noticia

Berriozarko Udaleko Lorategien Zerbitzuak herriko berdeguneen egoerari buruzko kezka dela eta, Berriozarko Hiri-Udalekuen antolatzaileek herritarrei zuzendutako kontzientziazio-kanpaina bat diseinatu dute, espazio publikoak, zehazki, lorategiak eta berdeguneak, errespetuz eta behar bezala erabiltzeko helburuarekin.

Horretarako, Berrriozarko Hiri Udalekuetako haurrek kanpaina bat jarri dute martxan: irudi bat diseinatu dute, infografiak egin dituzte, txapak banatu dituzte herriko hainbat tokitan; saltokietan, Osasun Zentroan, Udaletxean, Adinekoen Zentroan eta beste hainbat espaziotan. Era berean, eta kanpainaren amaiera gisa, parte-hartzaileek “performance” bat egingo dute, arte iragankorreko horma-irudi erraldoi bat, abuztuaren 9an, ostirala, goizeko 11:00etan Iparralde plazan.

Horretarako, antolatzaileek bizilagun guztiak gonbidatzen ditu Berriozarko 200 ume baino gehiago bilduko dituen ekitaldira. 

Volver arriba