Ayuntamiento de Berriozar / Berriozarko Udala

2024ko abuztuak 20

Berriozarko Jaiak 2024ko kaldereteak

Foto noticia

Jaietako igandean, irailaren 1ean, 14:30ean, ohiko kaldereteak egingo dira Basoa pasealekuan, Eguzki plazako kioskoaren atzealdetik San Agustin kaleraino.

Izen-emateak: Abuztuaren 19tik 23ra Kultura Sailean edo servicios@berriozar.es

Irailaren 1ean, 11:30etan, Udalak ardoa banatuko die Eguzki plazan izena eman dutenei; baita bi zabor-poltsa ere: bata berdea (materia organikoa biltzeko) eta bestea horia (plastikoa eta ontziak biltzeko). Poltsok Mankomunitatearen edukiontzietan sartuko dira. Beira, halaber, Mankomunitatearen iglu berdeetan utzi beharko da.

Kaldereteak egiteko tresnak eta materialak, mahaiak eta aulkiak esaterako, parte hartzen dutenen kontua izanen dira.

Jasangarritasuna: berriozartarrak animatzen ditugu jasangarritasunaren aldeko apustuarekin bat egitera. Horretarako, kaldereteetara baxera eta mahai-tresna berrerabilgarriak eraman; garaiko produktuak jan, ekologikoak eta gertukoak, integralak eta bidezko merkataritzakoak; plastikoa ahalik eta gutxien erabili eta hondakinak bereiztu, birzikla daitezen.

Volver arriba