Ayuntamiento de Berriozar / Berriozarko Udala

2024ko urriak 10

Ezkaba Enduro MTB eta Monoziklo txapelketaren lehen edizioa

Foto noticia

Berriozar Txirrindula Taldeak, Berriozarko Udalak eta Cycla bizikleta dendak bat egin dute urriaren 26an eta 27an Berriozarren egingo den mota honetako lehen kirol ekitaldia antolatzeko.

Urriko azken asteburuan, Ezkaba Enduro MTB eta Monoziklo lehenengo txapelketa izango da, gertuko hainbat zale erakartzen dituen mendiko bizikletako diziplina. Ibilbideak 23 km ditu, hiru jaitsiera kronometratu eta 1.100 metroko desnibel positiboa, guztiak Ezkaba mendiko bidezidor eta bideetatik. Probaren gune nagusia Berriozarko Ikastetxe Publikoa izanen da, bertan hasi eta bukatzen baita ibilbidea. Iruñerrian inoiz egin ez den proba izango da, eta parte hartzaile guztiek mendiko zokoak eta bidexkak ezagutzeko aukera izango dute.

Enduro MTB modalitateaz gain, monozikloan (MUNI, Mountain Unicycling ingelesez) egingo den mendiko jaitsierako proba izango da. Antolatzaileek kirol honen inpaktu bisuala nabarmendu dute, gurpil bakarraren gainean oreka mantendu behar delako.

Ekitaldiak asteburu osoa iraungo du; izan ere, hilaren 26an, larunbatean, zirkuituaren azterketa eta entrenamenduak egin ahal izango dituzte izena ematen dutenek, eta, hilaren 27an, igandean, lehiaketak egingo dira. Gainera, asteburuan zehar Berriozarko Ikastetxe Publikoko patioan babesleek standak jarriko dituzte.

Ezkaba inguruko ingurumena zaintzeko asmoz, 175 kirolarirentzako egondo da tokia, urriaren 23ko 12:00ak baino lehen eman behar dute izena, eta 54 euroko kuota ordaindu bejarko dute (eguneko asegurua barne). Lasterketan bizikleta tradizionalak, elektrikoak eta monozikloak parte hartu ahal izango dute, adinaren araberako kategorietan banatuta. Informazioa guztia eta izen emateak enduroezkaba.com webgunean daude eskuragarri. 

Antolatzaileek Berriozarko Udalaren eta Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuaren babesa dute. Bi erakundeek kirol berritzaileak eta minoritarioak sustatzearen alde egiten dute, gero eta gehiago baitira. Bestalde, bat datoz Ezkabako edertasun naturalari eta historikoari balioa ematean, bai eta baliabide naturalak modu arduratsuan eta jasangarrian erabiltzeko premian ere, baita kirol-jardunean ere.

Volver arriba