Dantza: “Nik.Eu”
2024ko urriak 27 | 19:00
Berriozarko Entzunaretoa
- Zenbatekoa: 5€
Xian Martinezena.
Nafarroako Antzoki Sarearen Sendaberri Zikloa.
Sinopsia: NIK · EU oroitzapenen eta esperientzien kutxa bat bezala planteatzen da, bizi izandako errealitateen museo bat bezala, ideien nahaspila batean antolatutako espazio bat, non gure ni-engan dagoen guztia konektatzen den ikusle bakoitzarenekin. NIK, euskarazko ergatiboa, eta EU, ni galegoz, uztartzen dira kutsu autobiografikoa duen lan baten izenburuan. Lanean ikuspuntu dibertigarri, zirraragarri eta intimotik islatuko dira bizitako emozioak eta errealitateak. Obrak gizabanakoaren maskulinitatea deseraiki nahi du, eta hausnartzera gonbidatu: nola eragiten duen gizarte-egitura heteropatriarkalak gizakiaren hazkundean, haurtzarotik hasita heldua izan arte.