Ayuntamiento de Berriozar / Berriozarko Udala

2025eko martxoak 25

Francisco Casanova Musika Eskolako udaberriko kontzertuak

Guztira hamar kontzertu programatu dira martxoaren 31tik apirilaren 11ra bitartean.

Foto noticia

Berriozarko Entzunaretoak Berriozarko Francisco Casanova Musika Eskolako ikasleen udaberriko kontzertuen zikloa hartuko du aurten ere.

Guztira hamar kontzertu programatu dira martxoaren 31tik apirilaren 11ra bitartean, honako instrumentu hauek protagonista izango dituztenak: gitarra (martxoaren 31n), biolina (apirilaren 1ean), pianoa (apirilaren 2an), perkusioa eta kantua (apirilaren 3an), pianoa eta zeharkako flauta (apirilaren 4an), saxofoia, tronboia eta pianoa (apirilaren 7an), pianoa (apirilaren 8an), banda eta txistua.

Kontzertuak Auditorioan izango dira eta bertara sartzeko ezinbestekoa izango da gonbidapena eskuratzea, ordubete lehenago eskuragarri egongo dena atezaintzan.

Kartela Cartel

egunak dias

Volver arriba