Bakarrizketa: ANTTON TELLERIA: “NININI”
2025eko urriak 3 | 19:30
Berriozarko Entzunaretoa
- Zenbatekoa: 6€
Bakarrizketa euskaraz helduentzat.
Jarduera Euskararen Astearen barruan.
Antolatzailea: Berriozar Euskara Taldea. Laguntzailea: Berriozarko Udala.
NININI Antton Telleriaren bigarren komedia ikuskizuna da. Nekatutak-en arrakastaren ostean eszenatokietara bueltan da, argi utzi nahi duen arren ikuskizun honek ez duela zerikusirik aurrekoarekin. Ikuskizun hau desberdina da. Konkretuki, okerragoa. NININI egolatriari eginiko oda bat da, Anttonek bere buruaz hitz egingo baitu etengabe, baina baita zintzotasun ariketa bat ere: Ikuskizun honetan Antton biluztu egingo da. Metaforikoki eta metaforikoki soilik, denon hobebeharrez. Egin barre berarekin edo egin barre berari. Nahi duzuna. Baina etorri ikustera.