Zapien inposizioa
Urtero bezala, Berriozarko Udalak ongietorria eman nahi die iaz jaiotako haurrei.
Hortaz, 2024. urtean jaiotako haurrei Berriozarko armarria brodatua duen jaietako zapia jarriko diegu. Ekitaldia
abuztuaren 22an, ostiralean, eginen da, 18:00etan Udaletxeko osoko bilkuren aretoan (sarbidea Euskal Herria plazatik). Jakinarazi etorriko zareten ala ez abuztuaren 18a baino lehen servicios@berriozar.es posta elektronikora idatziz.
Bestetik, abuztuaren 27an, asteartea, 17:30ean Euskal Herria Plazan, argazki bat egingo dugu 2024an jaiotako haur guztiekin, Berriozarko erraldoiekin batera. Argazki hau sare sozialetan eta Udalaren buletin informatiboan argitaratu ahal izango da.
Ohar hau haur jaioberriak dituzten familiei bidaltzen zaie zuzenean, baina banaketa enpresarekin izandako arazo bat dela eta, hau izango da mezua zuei helarazteko modua.