“BERRIOZARKO JAIAK 2025” argazki lehiaketa
1. Parte-hartzaileak: Argazki lehiaketa honetan norknahi parte har dezake, mugarik gabe. Pertsona bakoitzak 4 argazki aurkeztu ahalko ditu, gehienez.
2. Gaia: Gai bakarra honakoa da: Berriozarko Jaiak 2025. Lanak originalak eta argitaragabeak izanen
dira.
3. Lanen ezaugarriak: Argazkiak 20 x 30 cm-ko euskarri batean aurkeztuko dira, gutxi gorabehera, (kartoi mehea edo kartoia). Argazkiaren gehienezko neurria euskarriarena izanen da.
4. Lanak nola aurkeztu: Argazkiak Berriozarko Udalaren Auzo-Bulegoan aurkeztuko dira (Euskal Herria plaza 1, 31013 Berriozar) irailaren 10etik 19ra, 8:30etatik 13:00etara. Argazki bakoitza gutunazal itxi batean aurkeztuko da. Bertan idatziko dira argazkiaren izenburua eta “2025eko Jaietako Argazki Lehiaketa” esaldia. Barnean argazkia eta bigarren gutzun-azal bat sartuko dira. Bigarren gutun-azalean, kanpoan, argazkiaren izen-burua idatziko da eta parte-hartzailearen datu pertsonalak sartuko dira: izen-abizenak, adina, helbidea eta telefonoa. Izenburua aurkeztu ahalko da gaztelaniaz, euskaraz edo bietan. Egileak hizkuntza bakar bat erabiltzen badu, Berriozarko Udalak izenburuaren itzulpena egiteko eskubidea izanen du. Nahi izanez gero, izenburuari buruzko azalpena ere aurkeztu ahalko da. Irabazleek, jakinarazpen ofiziala jaso eta 3 eguneko epean, euskarri informatikoan bidaliko dituzte argazki irabazleak.
5. Epaimahaia: Epaimahaia Berriozarko Kultur Koordinakundeko hainbat kidek eta herriko argazkilari edo artistek osatuko dute. Epaimahaiaren erabakia apelaezina izanen da. Epaimahaiak erabaki ahalko du edozein zalantzaren, ustekaberen edo arauen interpretazioren gainean.
6. Sariak: 250 euroko sari bat eta 60 euroko 4 akzesit. Sari bakarra emango da pertsona bakoitzeko
7. Lanen jabetza. Lanak erakustea eta itzultzea. Saritutako argazkiak Berriozarko Udalarenak izanen dira. Berriozarko Udalak saritutako argazkiak erakutsi eta kopiatu ahalko ditu eta egileek ez dute horregatik egile-eskubiderik eskatzerik izanen. Aurkeztutako lan guztiak urriaren 6tik 16ra erakutsiko dira. Erakusketa bukatu eta gero, egileek saritu gabeko argazkiak jaso ahalko dituzte.
8. Oharrak: Lehiaketa honetan parte hartzeak arau guztiak onartzea dakar.
9. Datuen Babeserako Oinarrizko Informazioa. Datu pertsonalen tratamenduaren arduraduna Berriozarko Udala da. Tratamenduaren helburua lehiaketa kudeatzea eta garatzea da, publizitate instituzionala barne, eta hori guztia 679/2016
(EB) Erregelamenduaren 6.1.e) artikuluan oinarriturik. Titularrek datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko eta beste eskubide batzuk baliatzeko eskubidea izango dute, www.berriozar.eus webguneko pribatutasun-politikan edo Datuak Babesteko ordezkariaren helbidean, dpd@berriozar.es, kontsulta daitekeen informazio zabalduan adierazten den bezala.