Kaldereteak 2025 – Abuztuak 31
Izen-emateak abuztuaren 20tik 26ra Kultura Sailean edo servicios@berriozar.es
Jaietako igandean, abuztuaren 31an, 14:30ean, ohiko kaldereteak egingo dira Basoa pasealekuan, Eguzki plazako kioskoaren atzealdetik San Agustin kaleraino.
Izen-emateak: Abuztuaren 20tik 26ra Kultura Sailean edo servicios@berriozar.es
abuztuaren 31an, 11:30etan, Udalak ardoa banatuko die Eguzki plazan izena eman dutenei; baita bi zabor-poltsa ere: bata berdea (materia organikoa biltzeko) eta bestea horia (plastikoa eta ontziak biltzeko). Poltsok Mankomunitatearen edukiontzietan sartuko dira. Beira, halaber, Mankomunitatearen iglu berdeetan utzi beharko da.
Kaldereteak egiteko tresnak eta materialak, mahaiak eta aulkiak esaterako, parte hartzen dutenen kontua izanen dira.
Berriozartar guztiak animatzen ditugu jasangarritasunaren aldeko apustuarekin bat egitera. Horretarako, kaldereteetara baxera eta mahai-tresna berrerabilgarriak eraman; garaiko produktuak jan, ekologikoak eta gertukoak, integralak eta bidezko merkataritzakoak; plastikoa ahalik eta gutxien erabili eta hondakinak bereiztu, birzikla daitezen.