Bizikletak konpontzeko gunea Euskal Herria plazan
Euskarria desblokeatzeko, 1 €, 2 € edo 50 zentimoko txanpon bat sartu behar da, eta erabiltzaileari itzuli egingo zaio erabiltzen amaitzen duenean.
Udalak bizikletak konpontzeko gube publiko berria jarri du Euskal Herria plazan, egungo bizikleta-aparkalekuaren ondoan.
Geltoki honek hainbat konponketa eta mantentze lan bere kabuz egiteko aukera eskaintzen die herritarrei. Horretarako, oinarrizko tresnak ditu: bihurkinak, giltza finkoak, giltza ingelesa, Torx eta Allen giltzen kita eta gurpilentzako desmuntagarriak. Gainera, puzte-ponpa bat du, hainbat balbula-motarekin bateragarria dena.
Lana errazteko, guneak konponketak egiten diren bitartean bizikleta zintzilikatzeko euskarri bat du.
Zerbitzua doakoa da, baina fidantza sistema baten bidez funtzionatzen du (supermerkatuko orgatxoen antzekoa). Euskarria desblokeatzeko, 1 €, 2 € edo 50 zentimoko txanpon bat sartu behar da, eta erabiltzaileari itzuli egingo zaio erabiltzen amaitzen duenean.