Ayuntamiento de Berriozar / Berriozarko Udala

2026ko martxoak 5

Komertzio eta eragileetako errotuluak, irudi korporatiboa eta webguneak euskaratzeko dirulaguntza

Eskaerak aurkezteko epea urte osoan zehar egongo da irekita eta eskaerak Egoitza Elektronikoaren bidez izapidetu beharko dira.

Foto noticia

Ireki da epea Berriozarko komertzio eta establezimenduek errotulazioa, irudi korporatiboa eta webguneak euskaratzeko dirulaguntza eskatzeko.

Deialdi honen helburua da udalerriko komertzio eta elkarteetako euskararen erabilera sustatzea. Horretarako Berriozarko Udalak dirulaguntzak emango ditu establezimenduen irudian eta eguneroko jardueran hain garrantzitsuak diren hiru arlo hauek euskaraz jartzeko 2026. urtean:

  • Establezimenduetako errotuluak
  • Irudi korporatiboa
  • Webguneak

Gainera, Berriozarko eragileek (elkarte, talde, klub…) ere eskatu dezakete honako dirulaguntza:

  • Webguneak

Zer bermatezen du diru-laguntzak? : Elebitako elementu berrien gastuaren %75, eta euskaratutako zaharren gastuaren %90.

Eskaerak aurkezteko epea: urte osoan zehar egongo da irekita eta eskaerak Egoitza Elektronikoaren bidez izapidetu beharko dira.

Aurkeztu beharreko agiriak:

Deialdiaren oinarriak

Volver arriba