2026ko ekainak 5
“Gure jaiak” Berriozarko 2026ko jaietako kartel lehiaketaren irabazlea
2026ko Berriozarko Jaietako Kartel Lehiaketaren irabazlea Irati García Etxeondoren
Joan den ekainaren 2an Berriozarko 2026ko Jaietako Kartel Lehiaketako lanak hautatzeko 5 epaimahaikideen bilera izan zen.
13 lan aurkeztu dira, helduen kategorian.
Proposamenak aztertu ondoren, honako erabaki hau hartu da:
- “Gure jaiak” lelopean aurkeztutako lanari (Irati García Etxeondo) helduen kategoriako Lehen Saria ematea. Kartelean jaietako hainbat elementu ikus daitezke, festetako une desberdinak islatzen dituztenak. Konposizioa oso harmoniatsua da, elementuak ongi aurkeztutako osotasun batean integratzen baititu. Sariaren zenbatekoa hau da: 600 eurokoa.
- Herriko saria “Zinta dantza” (Neike Martiartu Barroso) lanari ematea. Kartelean zinta dantza bat dantzatzen ari ziren maiordomoen irudi bat agertzen da, hondo gorri deigarri baten gainean. Saria 300 euroko txeke bat da, tokiko saltokiko gastatzeko.
- 12 eta 15 urte bitarteko kategorian, “Peña berria” (Diego Supervía Martínez) lanari ematen zaio saria. Saria 150 euroko txeke bat da, tokiko saltokiko gastatzeko.
- Haurren kategoriari dagokionez, “Bira eman festari / Da la vuelta a la fiesta” (Ana Villafranca Echarri) lana saritu dute. Saria 150 euroko txeke bat da, tokiko saltokiko gastatzeko.
