Ayuntamiento de Berriozar / Berriozarko Udala

2026ko ekainak 5

Vivest P3 desfribiladorea erabiliko duen Nafarroako lehenengo Udaltzaingoa

Uztailaren 1etik aurrera, Berriozarko Udaltzaingoak Vivest P3 desfibriladore modeloa izango du, bihotzeko larrialdietan erantzuna hobetuko duen gailu ultra-arina eta trinkoa.

Foto noticia

Uztailaren 1etik aurrera, Berriozarko Udaltzaingoak Vivest P3 desfibriladore modeloa izango du, bihotzeko larrialdietan erantzuna hobetuko duen gailu ultra-arina eta trinkoa.

Berriozarko Udalak, Udaltzaingoaren bitartez, aurrerapauso bat eman du herritarren segurtasunaren eta babesaren arloan. Datorren uztailaren 1etik aurrera, Vivest P3 desfibriladorea erabiliko duen Nafarroako lehengo Udaltzaingoa izango da.

Ekipamendu berri honek 640 gramoko pisua du eta MDR ziurtagiria du. Modelo oso trinkoa, arina eta eraginkorra da. Teknologia fidagarriak eta erabiltzeko errazak  agenteek eguneroko esku-hartzeetan eroso eraman ahal izatea eta bihotz- eta arnas-gelditzea gertatzen denean ahalik eta azkarren jardutea bermatzen dute.

“Gure konpromisoa, zure segurtasuna” lelopean, sistema teknologiko horren ezarpenarekin batera langileak prestatzeko apustu sendoa egin da. Zerbitzua abian jartzeak Lehen Sorospen Nafarroaren babesa eta prestakuntza espezializatua egin da.

Volver arriba