Berriozarrek aniztasuna ospatuko du ekainaren 28a dela eta
Ekintzak izango dira ekainaren 23aren eta 26aren artean.
Ekaina iristearekin batera, Sexu Askatasunen eta LGTBI+ Harrotasunaren Eguna ospatuko du Berriozarrek. Udalak eta Berri Harro kolektiboak elkarlanean antolatu duten egitarauaren helburua da herria ospakizunetarako eta berdintasun afektibo-sexualarekiko konpromisorako gune bilakatzea.
Jarduerak ekainaren 23an hasiko dira, Akelarreko programazioaren barruan egingo den perfomance batekin. Programazioak jarraipena izango du ostegunean, hilak 25, Kulturgunean, Zinegoak Nazioarteko Jaialdiarekin lankidetzan egingo den film laburren saio batekin, LGTBI+ errealitateen inguruko hausnarketara gonbidatzen duten istorioak eta bizipenak eskainiz. Herrian urtebeteko ibilbidea egin ondoren, Berri Harro kolektiboa ekainaren 26an, ostiralean, aurkeztuko da auzotarren aurrean. Euskal Herria plaza festa kolektibo baten erdigunea bihurtuko da, musika, DJ saio eta drag emanaldi batekin, espazio publikoan aniztasuna aldarrikatuz jai giro eta parte hartzaile baten bidez.