Ayuntamiento de Berriozar / Berriozarko Udala

2026ko abuztuak 20

Jaietan euskaraz jantzi. Gora Berriozar!

Euskaraz mintzatu, ez izan beldurrik hanka sartzeko!

Foto noticia

Jaiak, urteko 365 egunetan bezala, euskaraz bizi ahal izatea nahiko genuke; edozein gune zein unetan norberak hautatzen duen hizkuntzan eroso mintzatzea garrantzitsua delako.

Aurten, bigarren aldiz “Jaietan euskaraz jantzi” kanpaina izanen dugu, eta horren bidez herritarrak animatu nahi ditugu euskaraz gehiago mintzatzera, baita lehen hitza euskaraz egitera ere.

Horretarako baliabide batzuk sortu ditugu, besteak beste, txoznetan eta tabernetan euskaraz eskatzeko gida bat (kartelak ikusiko dituzue), eta tabernari eta zerbitzarientzako aholku eta hitz erabilienen zerrenda ere, euskaldunak direnen kasuan txapa identifikagarri batzuk prestatu ditugu aurten “NIREKIN EUSKARAZ” leloarekin. Berriozarko Euskara Taldeak kanpainaren irudia probestuz zapi polit batzuk atera ditu, eta 5€-tan salduko ditu. Aurrekoaz gaiz, pegatinak eta kalkamoniak ere banatuko dira gune ezberdinetan, gorputzean jantzi eta euskara gehiago erabiltzeko gogoeta pizteko. 

Horrekin batera, noski, jaietako egitarauan euskarazko jarduerak izanen ditugu, euskararen arnasgune izanen direnak, baina euskara jarduera eta esparru guztietara zabaltzea nahiko genuke.

Jarraian hainbat aholku uzten dizkizuegu:

  1. Euskaraz mintzatu, ez izan beldurrik hanka sartzeko! edozein hizkuntza ikasteko bidea hori baita.
  2. Euskaraz hitz egitea hautu bat da, eta hizkuntzari ahalik eta gehien eustea erabakitzen bada, hori ohitura bihurtu daiteke. Hortaz, beste euskaldunekin gaztelania erabiltzea baino, zergatik ez zara euskaraz egitera animatzen?
  3. Euskaldunen artean euskaraz gehiago hitz egiteko, konplizitatea, enpatia eta errespetua eskatu behar zaizkio euskara ez dakienari, euskalduna ez izan arren, lan handia egin dezakeelako hizkuntzen berdintasunaren alde.

ADI! Bazenekien, 30 urte baino gutxiago dituzten berriozartarren %55ak euskaraz ulertu eta/edo hitz egiteko gaitasuna duela? (NASTAT 2022).

Volver arriba