Ayuntamiento de Berriozar / Berriozarko Udala

2026ko abuztuak 21

Jaietan eraso sexisten aurkako protokoloa eta prebentzio kanpaina

Puntu Morearen ordutegia: Ostirala 28 eta larunbata 29, 00:00etatik 05:00etara Ilargi plazan.

Foto noticia

Berdintasun Sailak jaietako eraso sexisten aurrean jarduteko protokoloa aurkeztu eta urtero egiten den prebentzio kanpaina egin du. Ekintza batzuk Berriozarko Talde Feministarekin koordinatuta egin dira.

Arreta telefono bat egongo da 24 orduetan, kartelean ematen dena, eta “Puntu Morea” egongo da txosnetan, eraso sexisten aurrean informatzeko, arreta emateko eta laguntzeko gune seguru bat eskaintzeko. Aurten ordutegia honakoa izango da:

Ostirala 28 eta larunbata 29, 00:00etatik 05:00etara Ilargi Plazan.

Kanpaina horretan, eraso sexistarik gabeko jaien aldeko sentsibilizazio-ekintzak egin dira:

  • Protokoloaren azalpena eta kartelen banaketa gune desberdinetan: tabernak, peñak, etxabeak, txosnak… Hedapena webgunean eta sare sozialetan.
  • Asteartean, abuztuaren 18an, Berriozarko Udaleko Batzordeen Aretoan eraso sexisten aurkako Mahaia biltzeko deia egiten da, inplikatutako zerbitzuen arteko koordinazio eraginkorra lortzeko eta jaietan eraso sexistarik gertatuz gero kalitatezko arreta eskaintzeko. Txosna, elkarte eta peñetako barretan artatzen egongo diren pertsonekin ere formazio espezifikoa egingo da, protokoloa eta material banaketa ezagutu dezaten.
  • Liburuxkak eta pegatinak banatuko dituzte gune morean.
  • Taberna, peña eta ferianteak animatuko dira abesti ez-sexistak erabiltzera, horretarako erreprodukzio zerrenda bat emango zaie abestiekin.

Berriozarren ez dugu eraso sexistarik onartzen! Jai askeak denontzat!

Volver arriba