Ayuntamiento de Berriozar / Berriozarko Udala

2026ko abuztuak 21

Guztiontzako Harrotasuna duten jaiak

Berriozarren gozatu, partekatu eta errespetatu egiten dugu. Guztion artean indarkeria sexistarik eta LGTBIfobikorik gabeko jaiak posible egiten ditugu.

Foto noticia

Berriozarko Udalak berretsi egiten du jai ingurune seguru, inklusibo eta genero identitateagatik edo sexu orientazioagatik diskriminaziorik gabekoa izateko konpromisoa. “Harro egoteko moduko jaiak nahi ditugu, pertsona guztientzat”. Berriozarrek arduraz parte hartzeko eta elkar errespetatzeko deia egiten du.

Gogorarazten da edozein erasoren aurrean (norberarena edo besterena), laguntza bilatu eta salaketa jar daitekeela zerbitzu hauetan:

  • Larrialdiak:112
  • LGTBI+ erasoen aurreko arreta:028

Berriozarren gozatu, partekatu eta errespetatu egiten dugu. Guztion artean indarkeria sexistarik eta LGTBIfobikorik gabeko jaiak posible egiten ditugu.

Volver arriba