Ayuntamiento de Berriozar / Berriozarko Udala

Ayuntamiento de Berriozar, mención especial en los premios de buenas prácticas medioambientales

Heme_2016

15391180_1796530213953836_9143654853311456812_nBerriozarko Udalak abenduaren 13an aipamen berezia jaso zuen Nafarroako Gobernuaren ingurumen-jardunbide egokien sarietan, Gazteguneko proiektuarengatik. Eraikina udal langileek eta langabezian zeuden pertsonek egin zuten, balio energetiko baxuko material osasuntsuez (lastoa, egurra, karea…) eta teknika errazen bidez. % 80ko energia aurrezpena ekarri du horrek, martxan daraman lehen urte honetan frogatu ahal izan den moduan. Bestalde, aintzat hartu da eraikuntza ekologiko eta gizarte integraziorako oinarri horiek ere erabili direla Mendialdea Eskolako haur parke ekologikoa eraikitzeko.

Sari honen bidez, Nafarroako Gobernuak herri garapen jasangarria bultzatu nahi du, hobekuntzarako eta ildo honetako kudeaketa proiekturik hoberenak aitortuz eta egindako esperientzien berri emanez. Isabel Elizalde kontseilariak aitortu duen moduan: “Ekinbide hauek eta Jardunbide Egokien Katalogoan jasotakoek bizi kalitatearen zein ingurumenaren hobekuntzan laguntzen dute eta beste herriendako eredu gisa balio dute.”

Jardunbide egokiak aukeratzeko garaian, ekinbidearen eragina, elkartegintzaren bidez bultzatu izana eta proiektuaren jasangarritasuna hartu dira kontuan; halaber, komunitatearen indartze eta gidaritza, gizarte inklusioa eta genero parekidetasuna eta herri mailako berrikuntza.

Volver arriba