Getxoko Ondarreta Abesbatza – Nerea Aldunate Abesbatza Zikloa
2026ko martxoak 28 | 19:00
Berriozarko Entzunaretoa
- Zenbatekoa: 3€
Zikloari amaiera emateko, maila handiko kontzertua, 45 bat kidez osatutako abesbatza handi baten eskutik. Taldeak mende erdi baino gehiago darama oholtza gainean, eta askotariko musika-generoak jorratzen ditu. Espainia eta Europa erdiko leku enblematiko eta katedraletan abesteko aukera izan dute, eta nazioarteko orkestra akreditatuekin batera aritu dira. Tokian-tokian arrakasta handia lortu dute, hala nola “Meza Kreola” eta Euskalduna Jauregiko emanaldiak, Bilboko Orkestra Sinfonikoarekin elkarlanean, “Händelen Mesias” interpretatuz.
Musikaren eta ahotsaren perfekzioa etengabe bilatu nahian, Errenazimentuko, Barrokoko eta Erromantizismoko lanetan espezializatu dira, eta genero sakroa eta euskal musika polifoniko aparta nabarmentzen dira.
2013tik Iñaki Moreno Navarro da zuzendaria.