Ayuntamiento de Berriozar / Berriozarko Udala

2023ko abenduak 21

Abenduaren 26a, Done Eztebe Eguna

Foto noticia

Abenduaren 26an, asteartea, herriko Done Eztebe eguna ospatzen da. Goizeko ekintzak Berriozarko Alde Zaharrean egingo dira eta arratsaldean, Mendialdea Eskolan Massil Magoaren magiaz, kontzertuez eta zezensuzkoaz gozatu ahal izango dugu.

Arratsaldean Berriozarko Doinua Musika Bandaren ohiko kontzertua ere izango da. Errepertorioan kantu herrikoiak Gabonetako gaiekin nahastuko dira. Sarrerek 3 euro balio dute eta 18:00etatik aurrera eskuragarri daude online edo egun berean leihatilan.

Egun berean, abenduaren 26an, 11:30etatik 13:30etara eta 16:30etatik 19:00etara, Berriozarko tren turistikoan bidaiatu ahal izango dugu. Irteera lekua Eguzki plaza izango da. Doako jarduera.

Ikusi kartela.

Volver arriba