Aldaketa Berriozarko udaltzaingoaren burutzan
Berriozarko Udalak ofizialki jakinarazi du Udaltzaingoaren Buruzagitza aldatuko duela, beti ere, kidegoari bultzada berri bat eman eta haren egitura operatiboa eguneratzeko asmoz.
Berriozarko Udalak ofizialki jakinarazi du Udaltzaingoaren Buruzagitza aldatuko duela, beti ere, kidegoari bultzada berri bat eman eta haren egitura operatiboa eguneratzeko asmoz. Atzo dimisioa aurkezturik, eta 2004tik karguan egon ondoren, Juan Ceballos Itoizek polizia buru izateari utzi dio. Berriozarko Udalak eskertu egin du azken bi hamarkadetan Udaltzaingoaren buru izan den Ceballosek egindako lana eta hartutako konpromisoa. Ceballos, udal plantillan plaza izanik, Berriozarko Udaltzaingoko agente lanetan hasi da berriro.
Bultzada berria Iker Arroyo Arrosagarayren etorrerarekin

Herritarren segurtasunaren kudeaketan etapa berri bati ekiteko asmoz, Udalak Udaltzainburu berri izendatu du Iker Arroyo Arrosagaray; Foruzaingoa 2010eko maiatzaz geroztik, Arroyok ibilbide sendoa du segurtasun publikoaren arloan, eta bere karrera batez ere Herritarren Segurtasunaren arloan garatu du. Horrez gain, “Udaltzainburu berriak herritarren segurtasunaren arloko esperientzia eta arlo juridiko eta polizialeko prestakuntza akademikoa uztartzen dituen ibilbidea du, eta gaitasun handia du familia-bitartekaritzan, psikologia kriminalean eta genero-indarkeriaren arloko arreta teknikoan, Berriozarko herritarren elkarbizitzarako funtsezkoak diren alderdiak”, nabarmendu du Iker Mariezkurrena alkateak.
Datozen asteetan kargua hartuko duen Buruzagitza berriaren lehentasuna, herritarrekiko gertutasunean oinarritutako kudeaketa-eredu moderno eta gardenean aurrera pausoak ematea izanen da. “Helburua Udaltzaingoa Berriozarko programa komunitarioaren pieza gakoa eta integratua izatea da, gizarte sarearekin eta gainerako udal zerbitzuekin modu koordinatuan lan eginez, bizikidetza eta ongizate publikoa hobetzeko”, azpimarratu du alkateak.