2026ko martxoak 3
Berriozarko mugikortasunari buruzko kontsulta
Inkesta martxoaren 15era arte bete ahal izango da. Eskerrik asko zure laguntzagatik!
Berriozarko Udalak mugikortasunari buruzko azterlan bat jarri du abian, egunerokotasunean nola mugitzen garen hobeto ezagutzeko eta udalerri irisgarriago, seguruago eta jasangarriago baterantz aurrera egiteko.
Berriozarren bizi diren, lan egiten duten edo hara eta hona ibiltzen diren pertsonen informazio zuzena biltzeko, online inkesta bat jarri da martxan. Herritarren parte-hartzea funtsezkoa da Berriozarko errealitatean oinarritutako erabakiak hartzeko, politika publiko eraginkorrak eta iraunkorrak diseinatuz.
Esteka honetan erantzun dezakezu inkesta.
Udalak pertsona guztiak animatu nahi ditu ekimen honetan parte hartzera, udalerriko mugikortasuna hobetuko duten irtenbideak elkarrekin eraikitzeko.