Ayuntamiento de Berriozar / Berriozarko Udala

2026ko martxoak 2

Berriozarko ekonomia solidarioaren hilabetea

Martxoan Ekonomia Solidarioaren Hilabetea ospatuko dugu Berriozarren. Alternatiba honek, duela hamarkada batzuetatik hona, eredu ekonomikoa aldatzen du desberdintasunen, prekarietatearen eta produkzioaren hazkunde mugagabearen aurrean, eta ekonomia bidezkoagoa, inklusiboagoa eta jasangarriagoa lortu nahi du.

Foto noticia

Nafarroako Ekonomia Alternatibo eta Solidarioaren Sareak (REAS Nafarroa), Emausko Trapuketarien laguntzarekin, ekimen hau bultzatu du Berriozarren Ekonomia Sozial eta Solidarioaren printzipioak sustatzeko (ekitatea, lan duina, iraunkortasun ekologikoa, lankidetza, aberastasunaren bidezko banaketa eta ingurunearekiko konpromisoa). Antolakuntzatik azpimarratu dute ez direla balio horiekin konprometitutako eragile bakarrak, udalerrian hainbat entitate, kolektibo eta pertsona baitaude dagoeneko logika horietatik giza eskalan lanean ari direnak, pertsonak jarduera ekonomikoaren erdigunean jarriz.

Testuinguru horretan, beharrezkoa da ekimen horiek ikusaraztea eta antolaketa ekonomiko eta sozialaren eredu hori indartzea. Horretarako, Berriozarren hainbat jarduera egitea proposatu da, herritarrek eta administrazioak Ekonomia Solidarioaren inguruan duten ezagutza eta inplikazioa areagotzeko.

  • Martxoak 5, 19:00 – Aurkezpena eta mahai-ingurua – Ekonomia solidarioa Berriozarren – Udalbatza Aretoan
  • Martxoak 12, 10:00 12:00 – “Kontsumo kritikoa” tailerra – Emausko Trapuketarien egoitzan
  • Martxoak 26, 17:00 – “Ekonomia solidarioa” tailerra – Jubilatuen elkartea

Volver arriba