Ayuntamiento de Berriozar / Berriozarko Udala

2024ko apirilak 14

Ornitologia zikloa

Foto noticia

Aranzadi Zientzia Elkarteak, Berriozarko Udalaren eta Iruñerriko Mankomunitatearen laguntzarekin, ornitologia zikloa antolatu du.

Maiatzaren 3an hasiko da, ostiralarekin, “Iruñerriko hegazti habiagileen atlasa” hitzaldiarekin. Proiektu horren helburu nagusia atlas bat egitea da, habiak egiten dituzten hegaztien banaketa espaziala eta ugaritasuna zehatz-mehatz ezagutzeko. Hitzaldian, proiektu horren lehen emaitzak ezagutuko ditugu. Ezagutu nahi baduzu, joan zaitez maiatzaren 3an, 19:00etan, Berriozarko Udalaren Kulturgunera.

Zikloak maiatzaren 10ean eta 17an, ostiraletan, jarraituko du “Ornitologiaren hastapena” ikastaroarekin, Berriozarren habiak egiten dituzten hegazti ohikoenak identifikatzen ikasteko helburuarekin. Zati teorikoa maiatzaren 10ean egingo da, 17:30ean Kulturgunean, eta zati praktikoa, maiatzaren 17an, ordu berean, Kulturgunea ere topagune izanik. Bigarren zati praktiko hau hegaztiekiko interesa duten eta hegazti-espezieak identifikatzeko gaitasuna hobetu nahi duten pertsonei zuzenduta dago, Iruñerriko Hegazti Habiagileen Atlasaren inguruan sortzen den proiektuaren barnean.

Jarduera doakoa da eta ez da beharrezkoa izena ematea.

Zatoz Berriozar inguruko hegaztiak ezagutzera.

Volver arriba